Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilunantz hartan begiak erdi itxita ohe-barrenera begiratu zuen, eta han fardel-metatxo bat ikusi zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.
Leihoa itxi zuen eta ilunantza jabetu zen gelaz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 212. orr.
Han, egurats hertsi hartan, zenbait gas argiontziren ilunantzean, arnasa garbiaren freskura aurkitzen zuen berriz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.
Gela ilunantzean zegoen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.
Katedralaren ilunantzean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 36. orr.
Ilunantz goibel haien barrenean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.
Ez zitzaion ezinegona joan harik eta, ilunantz lodian, itzal altu bat jaiki eta oinez hasi zen arte. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.
Ilunantz motelean, isiltasun sakonean, [...] atseden hartzeko abagunea aurkitu zuen pintura-museoko aretoetako bat agertu zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.
Nahi gabe ahots apalagoz hasi ginen hizketan, ilunantzean dena ahulago bihurtu balitz bezala. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.
Pasabide ilunantz hartan, pixa usainarekin nahastua, Joseba odol lodiz inguratua zegoen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 169. orr.