Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, hain goiz ilunabartzen du. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 86. orr.
New York lainotua ilunabartzen ari zuen, kaleetako eta etxeetako argiak pizten zihoazen eta ordu erdi bat baino lehenago beste itxura bat hartuko zuen hiriak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 128. orr.
Ilunabartzen ari zen, kaxa mugituen hotsa entzuten zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.
Mollyk Charlieren sorbalda gainean zeukan burua, eta ilunabartzen ari zuen gure ingurumarian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 101. orr.
Harik eta, azkenean, itzalak luze-zabal hedatu ziren arte eta erabat ilunabartu zuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 72. orr.
Nabe altua zen, kanpotik bezain biluzia barrutik, iluna, hotza, miserablea eta handia, egun ilunabartuaren isla ubel eta lurkarek doi argitua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.
· irud Ezeren lotsarik, hiltzeko lotsarik ere ez dagoenean, umetzeko lotsarik ere ez dago, eta orduan, pertsona ilunabartuak, bere garapen oso eta etsigarria gainean dakusalarik, haur bihurtzera bulkatzen du bere burua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.
ilunabartzen ari (3)