Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ilunabarrero adlag ilunabar guztietan.
Hala ere, orain ez du semea ikusi gabeko orduak marraz marra zenbatu beharrik, ez platerik jarri beharrik, ezta ohea zabaldu beharrik ere, ilunabarrero hitzordua baitauka semearekin. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 112. orr.
Ilunabarrero, gauaren malkarrean erori ez erori, ateak ixten zituztenean biltzen ziren, barrakoiko atzeko aldean, laukoteren bat jotzeko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 287. orr.