Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Thames, Greenwich eta inguruak arras iluminaturik ikusi ditizugu airetik. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 72. orr.
Vitruvioren deskripzioen interpretazio literala egiteko kezka edo ardura baino gehiago tratatu erromatarraren printzipioak eta arauak modu pertsonalean 'iluminatzeko' asmoa ikusten zitzaion areago, grabatuak egin ziren garaiko arkitektura errealak edo posibleak sartuz irudietan, baita orduan berreskuratu nahi zen tradizio klasiko harekin zerikusi handirik ez baldin bazuten ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.
Gizona iluminatu bat da. Berria - Kultura 2006-02-14
Erreibindikatu egiten zuen pailazoaren emazte estatusa eta abertzale iluminatuaren paperean jartzen zen. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 15. orr.
Harrokeria iluminatua, ez besterik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 53. orr.
Gure eztabaiden %90ek iluminatu koadrila hori izan zuen iturburu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.
Iluminatuaren jakinduriazko mespretxu errukitsuz goitik behera begiratzen diotenak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.
Mistizismoarekin batera erasmismoaren eta iluminatuen espiritua nabari da haren ekarrian. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.
Axularren Gero (1643) ez da pentsamendu originala [...] baina aurreko mistizismo iluminatuari aszetismoarekin erantzun nahi izan zion. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 317. orr.