Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iltzatu, iltza, iltzatzen 1 du ad zerbait iltzez edo kidekoez finkatu.

Larru-puskak iltzatu genituen zapatariaren mahaian, hormetan eta atean, zapata-zolak josteko iltze txikiez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Atsegin handiz iltzatuko zion sastakai zorrotz bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.

Jesusen tailua iltzatua zekarren egurrezko gurutzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Zuhaitzean iltzatutako kartel hura.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 64. orr.

Hamar minutu geroago iltzaturiko ateak behartu, autoan sartu eta han zihoazen, ziztu bizian autobiderantz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.

· irud Eta begirada zorrotzez iltzatu ninduen paretaren kontra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 18. orr.

• 2 da/du ad iltzea bezala sartu.

Milioika orratz iltzatu zitzaizkidan zangoetan, bihotza mila geografiatan zatitu zitzaidan biriken artean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 149. orr.

Gezia non iltzatuko, hantxe lurpera zezatela eskatu zuen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 200. orr.

Baina burdinazko kako bat sentitu zuen sorbaldan iltzatuta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 88. orr.

Gero jostorratza esponja zatian iltzatu du.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 167. orr.

Hareatzan matadorea, honezkero zazpi banderilla iltzaturik dituen zezenaren bizkarrezurrean ezpata sartzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.

Piztiek hatzetan iltzatzen zizkidaten sarritan beren hortz zorrotzak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.

Laukiekiko txalekoa zuen eta, txakur-buru batez apaindutako iskilinba bat ere, brokatuzko gorbatan iltzaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.

Eskandinavian ereiaroa seinalatzen zien urkiak: bere zarbatxoak lurrean tente iltzatuz seinalatzen baitzuten noraino zuten egina erein-lana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Azazkalak harrien kosketan iltzatu nahian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.

Azazkal zorrotzak ahurretan iltzatu zituen eta arnasari eutsi zion hogei zenbatu arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.

Lurrean sendo iltzatutako makiletan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Harriek mina ematen zioten oinetan, zapaten zola higatuetan iltzatzen baitzitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

Oinak lohian iltzatuak zeuzkaten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.

Aipatu horietaz gainera, termometro bat lur zoruan behera, lurrean iltzatuta sartzen da, lurpeko tenperatura hain gutxi aldatzen dena apuntatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Hantxe jarraitzen nuen, gorpuari begira, lurrari iltzaturik, bertan sustraiak banitu bezain paralizaturik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 16. orr.

· irud Begi bistakoa egiten zait gabeziaren baten sentipena zeukala barrenean iltzatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 25. orr.

3 finkatu

Cesar Telleria erabat zurbildu zen, eta lurrean iltzaturik geratu zen, inguruko jendearen begirada zorrotzen pean masailak gorrituta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 20. orr.

Nire aulkian iltzaturik nago, eta aulkia zoruari atxikirik, eta ez gintuzke ezerk handik jasoko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 327. orr.

Haren sudurra emakumearen lepoan iltzatu zen, bortizki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

Inkomunikazioa pertsonaien mihietan iltzatzen denean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.

Harik-eta [petsona] bere norberatasun horretan zeharo harrapatua, gatzatua eta iltzatua gelditzen den arte.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

4 (gogoan eta kidekoetan)

Egun tristea gogoan iltzatuta gordetzekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 316. orr.

Itzarri orduko, ezbai hura iltzatu zitzaidan gogoan: gertatuaren berri osabari eman ez eman.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 274. orr.

Filmean esaten zuten esaldi bat geratu zaio Hanseli buruan iltzatuta: […].  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 173. orr.

Burmuinetan iltzaturik banu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.

Oso gogoan ditut xehetasun horiek guztiak, iltzatuak geratu zaizkit betiko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 127. orr.

Ondo iltzatua gera zedin nire memorian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 188. orr.

Sigmund Freuden irudia oroimenean iltzatuta du Margherete Walterrek.  Berria - Harian   2006-05-06

Oroimenean iltzatzeko erraza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.

Nik ikusitako emakumezko lehen pubisa, beltz-beltza, begi-ninian eta garunetan iltzaturik geratu zitzaidana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.

Hona hemen gure hildakoak, gure torturatuak; hona gure elbarrituak, ezinduak; gure zurtzak, bakartuak, bihotz-urratuak, bizi-puskatuak, oroimenaren zulo beltzean iltzatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

5 (begiak, begirada eta kidekoak)

Begirada hura haren begi ausartetan iltzatu zen lotsarik gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Neskak begietan iltzatu zion soa, irribarretsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Begiak begietan iltzatzen zenizkidala, erran zenidan-: [...].Telebistan iltzatu nituen berriro begiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 401. orr.

Budek haren esku gorri koipetsuetan iltzatu zituen begiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Begiak testuan iltzaturik eta arkatza eskuan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 107. orr.

Erregina Zuriaren begien so grisa, partida osoan nigan iltzaturik sentitu nuena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 58. orr.

Gizonak bere begi sarkorrak iltzatu zituen Hamidarengan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Zer zela eta iltzatzen zion begirakune lizun hura kuku-gordeka?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus