Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ilinti (orobat ilenti g.er. eta ilindi g.er.) 1 iz egur zati erdi errea.

Ilinti bakan batzuk artean gori zeuden supazterrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 141. orr.

Ilindia hauspean ehortzirik ezkutatzen denez Ilinti bati airean eraginik zuzi gisa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.

Orduan arreba, sutatik ilenti bat hartu, eta anairen atzetik abiatu zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 353. orr.

Amak, Alteak, ilintia garretatik atera eta gorde egin zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 112. orr.

Azkenean iritsi ziren Gryffindorreko egongelaren segurtasunera; han sua ia itzalita, ilenti batzuk baizik ez zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 236. orr.

-Beharbada! -esan zion Reginak, ilintia baino gorriago jarriz, begi guztiak bere gain jarri zitzaizkiolako.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 126. orr.

2 irud

Asiako errebolta helenikoaren azken ilintiak K.a. 493an itzali ondoren [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

Hautsak sua estali bazuen ere, ilintiak bizi jarraitzen zuen Alustizako Zuriñeren bakartasunaren kolkoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 163. orr.

Alabaina, zoroaldiaren ilintia ez zegoen itzalia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.

Adimenaren ilintia, jakintzaren gezia, zentzuzko oharpenen perlazko idunekoa, mintzo zuzenaren lorategia...  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 223. orr.

Eta hura lasai zegoen bitartean, Hamida zinezko ilintia zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Neska garbi eta Jaungoikoaren beldurra duen batek nolatan jarri ahal izan ditu begiak infernuko ilenti horrengan?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 267. orr.

Eskandalua ilintietan zegoela, lehengo lepotik burua, berriro hauspotzen zuen, eta suak hartzen, eta bazirudien berebiziko plazera hartzen zuela esamesak sortzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez ikaratu Siriako Retzinen eta Remaliasen semearen haserre-sumina dela-eta, kea darien ilinti-mutur bi besterik ez baitira.  Elizen arteko biblia   Is 7,4

Biak jaikitzen dira, mugimendu erreflexu batez suontzira hurbiltzen dira, makurtu, beren eskuak ilinti-hondarretara luzatzen dituzte.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 223. orr.

4 ilinti bizi.

Egurrean sua pizten denean, eta egurra garretan jartzen, ilinti bizi bihurtzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

Urrezko ilinti-bizi dira hirurak, erabat, bera eta bere neskameak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus