Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pailazo zuria, ileorde gorri batekin eta sudur handi batekin... Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 55. orr.
Olatz da, mutil jantzian eta ileorde beltz bat jantzita duela. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 175. orr.
Azenario koloreko artilezko ileorde harro batekin. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 87. orr.
Gizon bat ikusi zuen [...] luzea eta argala era berean, ileorde gari-kolore, bai, gari-kolore eta azafrai-usainekoa zuena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.
Garai hartako erretratu batean ileordea, jaka, txalekoa eta estokea dituela agertzen da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.
Ileorde kaoba-kolorekoak benetako ilea ematen zuen; bularrek ere benetakoak ematen zuten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.
Emakumez jantzita ikusi dute beti, ileorde eta betaurreko handi ilunen atzean ezkutatuta. Berria - Kultura 2006-05-02
Hark ere ez zuen ileordekorik erabiltzen, apaindura zaharkitua zitzaiolako. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.
Umeek eta txakurrek Maradonaren ileordeak janzten zituzten. Berria - Kirola 2006-03-21
Ileorde beltzaz jantzita. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 209. orr.
Maletatik zerbait atera zuen, ileorde bat, pistola bat eta betaurreko batzuk, eta soinean jarri zituen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 196. orr.
Gizonezko bat eta ileordea zeraman emakume bat agertu ziren. Berria - Ekonomia 2004-12-21
Ileordea askatzen hasi zitzaion. Berria - Kirola 2004-05-27
Kendu ileorde eta soineko barregarri horiek oraintxe bertan. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 63. orr.
eta ileorde (4); eta ileordea (3); ileorde eta (3); ileordea zeraman (3)