Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ilegalki iz era ilegalean.
Ertzainak etxe bat hustera doaz, ilegalki bizi diren gazteak ateratzera. Pako Aristi «Note book», 2005 - 46. orr.
Gorte Gorenak itxiarazi zuen, ilegalki irekia izan baitzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 191. orr.
Baziren lehen planoak eta urrutikoak, baziren argazki difuminatuak, desfokatuak, Fotomaton enpresetatik ebatsiak edo diru bereiziekin ilegalki erosiak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.