Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ildotu, ildo(tu), ildotzen 1 du ad ildoak egin, goldatu.
Bizi beharrez goldera auhen egiten eta, nabarra sakon, lurra ildotzen ohiturik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.
2 irud ik ildaskatu.
Zerbaitek, denbora ez bertze zerbaitek, hazpegiak ildotu eta antzaldatuak zizkion. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 230. orr.
Esklabo latzikaratu batek kontatu zuen arrasto gorri bat ikusi zuela ilunpeak ildotzen Etnaren gailurrerantz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.