Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilaren 8an ilbehera, 16an ilberri eta 23an ilgora. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 46. orr.
Ilbeherako bakeak eta orekak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.
Gaztelako ordoki garai eta errean, aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.
Eta ilargiak? ilgora ala ilbehera? oiloa noiz lokatzen den kontu: arrautza gainean ilberrian edo ilgoran jarriz gero, oilaskoak gehienak; ilbetean edo ilbeheran, oilandak nagusi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Hau dena dakart ilgora-ilbehera ohiko horien uhinen mende bizi garela denok gogoratzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.
Ilbeherarekin gaiztotzen bada eguraldia [...].Ez dago gogoratu behar handirik, ilargiaren eraginak geurean zenbat zabalduta dauden jabetzeko, hala ilbeherarenak nola ilgorakoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.
Zura egiteko mementu beretik abiatzen zen baserritar gurea: Hosto koxkaduna duten zuhaitzak, ilbeheran inausi behar dira; bestelakoak, ilberrian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.
Ilberriko alea lastotsu, ilbeherakoa burutsu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.
Biek zeukaten Ilbeheraren irudi bana bizkarra baino goraxeago. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 238. orr.
eta ilbehera (3)