Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ilaun2 iz paperaren, lastoaren edo zernahi gai arinen errautsa; ikatzaren gainean egiten den errauts zuria

Erreka haren ertzean ikusi zituen buhame taldearen sutearen hondakinak, errautsa, ilauna, ikazki egurrak eta sasietan dilindan, botaiak ziren hainbat etxeetan erdietsi arropa zapituak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.

Ekaineko airean dabiltzan kardu-ilaunen hegaldi hutsala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Ilaun batek bera baino jaunagoari.  Herria   2003-04-03

Ilaunezko bolatxoek masaila kilikatzen zioten Ruche jaunari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Aski baitzen txinpart edo ilaun bat ibaian erortzea naftazko korronte hura guztia suak har zezan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus