Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ilatx iz ile izpia; izpia.
Aitak, ardiak laxatu zituen eta lohian txapatxapa ihalozka pasatu ziren, muturrak lurrera, ilatxetan iratze zein ote abarrak perlatzen zirela, kakaila pikorren artetik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.
Edmea zutitu zen, arropari itsatsi belar idor ilatxak eskuz garbitu zituen eta ahurraz akotea orekatu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 318. orr.
Kaka pikor beltz biribilak, ardi ilatxak, eta deizteko unean, ilunetik argirako ibilaldian kalit harrapatu ulutxak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 39. orr.
Gatu ilatxez estali jargian. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.
Paperetik kanpo zebilzkion tabako ilatxak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 193. orr.