Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dut deusik aditzen ilargipe isil honetan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.
Ni hebainduta nengoen, eta lurra kiskalita, baina hantxe kokorikatu nintzen, buruari eskuez eutsirik, ilargipe urdinskan izerditan blai. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.
Paisaia hau, eguzkitan hain alegera, hitsa bihurtua zen ilargipean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 171. orr.
Terraza batean gaude, itsasoa etxe artean ikusten dugula, zilartsu ilargipean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.
Eta zuhaitzek diz-diz egiten zuten ilargipean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 126. orr.
Ilargipean ardiak estatuak ziruditen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 61. orr.
Gorputz zuri bat ilargipean, ur beltzen gainean errainu iheskor bat osatuz. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.
Oreina ilargipeko azken une grinatsuez oroitzen duk, larrearen erdian gelditzen duk, amodiozko borrokaren lekuan. Lehenago inguruez axola gutxi erakutsi arren, ilargipeko ikuspegi zabalari atsegin handiz begira zegoen orain. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.