Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahiz eta bere ilargi aldi osoa 28 egunekoa izan, 28 egun horiek, gure egutegietako 29 eta ordu batzuetaraino iristen dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.
Ilargialdi oso bat eta erdi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 351. orr.
Alegia, egizu kontu ilargiak bere bidea osatzeko, 28 egun dituela, baina, egun luzexeagoa duenez, 25 ordu eta minutu batzuekikoa, bere ilargialdia betetzeko, 29 egun eta puxka bat behar duela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 390. orr.
Zein ilargialdik dakartzan arkume gehiago eta horrelako eztabaidak sarri pizten dira artzainen artean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 495. orr.
Polita da urte-sasoiak existitzea, ilargiak eta ilargialdiak, ez zaizu iruditzen? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 90. orr.
Han goian, Alemanian, ia-ia lau ilargialdi pasatuta, are urtaro gogorragoa iragartzen zuten hodei beltzek. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 212. orr.
Eraikuntza bat aztertzen dugunean ere ez diogu alderdi bakar bati erreparatu behar, edota gizaki galantean ilajeari soilik, edota hizlari trebea mirestean eskuen mugimenduari, edota ilargialdietan hiruzpalau eguneko aldarteei soilik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 206. orr.
Zer den ilargi-aldia? [...] Ebanjelioan ageri diren ilargiak-jotako haien gaitza, Jesusi senda zitzan bazter guztietatik eramaten zizkioten haiena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.