Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ilar 1 iz baratzeko landare lekaduna, jaten diren hazi biribilak ematen dituena (Pisum sativum).

Ilarrak haztea ere lortu dute, grabitate gabeko baldintzetan. Ilarrak eta babarrunak beren zurtoin meheak kiribiltzen hasiak ziren hango zurkaitz basoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

· Ilarretan ondoretasuna nola gauzatzen den azalduz Gregor Mendel-ek idatziriko lehenbiziko txostenaren mendeurrena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

Ilarraren ondoren, eulia hartu zuen aztergai genetikak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

2 landaren horren hazia edo alea.

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota. Ilarrak aletzea nahiko lan nekagarria da berez ere, baina ez dakizu zer den lekak zuritzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Harrak jotako ilarrak bezala isurtzen zitzaizkion biraoak ahotik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

Ilar eta azalore lurrintsuak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.

Ilar berriak irailean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

Ilar guztiak jan zituenean, garagardoa hurrupatu eta Corleyren abenturan pentsatzen egon zen tarte batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Garunak ilarrekin, saltxitxak azalorearekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Eta 'guk' holako ilar handiak eta beste handiago batzu ere, egun guziz, errexki irensten!!  Herria   2003-07-24

3 (neurriekin)

Hogeita hamarren bat kilo babarrun eta bost kilo ilar ditugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Lakari bat ilar eman zion Denverri, aletu eta gauean beratzen uzteko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 91. orr.

-Ekarri plater bat ilar -esan zuen-, eta botila bat garagardo gorri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Plater bat ilar min, piper eta ozpinez atondurik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Zenbat da plater ilarra? -galdetu zuen Lenehanek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ilar-ale gordinen antzeko notak ausaz kantatzen ziharduen zozoa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 153. orr.

Etxean batera eta bestera nabil ilar-aletxo bat botila batean bezala. Nik uste dut oso jende gutxik dakiela zenbat bitamina duten eta zein gozoak eta samurrak diren ilar lekak, barruko azala kendu diezunean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 233. orr.

Ilar-ontziaren ondoan eseri zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 240. orr.

Oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

· Arbi sorta zuriez, ilar eta aza pila berde biziez osaturiko loratze jori hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Atzo amak lehenengo ilar zopa egin nahi izan zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 38. orr.

5 babarruna.

Ilarraz, ilar-biribilaz edo babaz mintzatzen direnean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 75. orr.

6 ilar biribil ipar ilarra.

Ilarraz, ilar-biribilaz edo babaz mintzatzen direnean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 75. orr.

Bazkaria: salda, amuarraina, ahatea, ilar biribila, entsalada, ardi gasna, bixkotxa, kafea eta ondokoa, 80 libera.  Herria   2001-06-28

Bazkaria (Salda, arraina, ahatekia, ilhar biribilak, entsalada, ardi gasna, bixkotxa, kafea, ondokoa, arnoa...).  Herria   2005-06-30

6 ilar gorri babarrun gorria.

Afaritarako, esku bete lentexa edo ilar-gorri.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.

Aitamek irrisa eta ilhar gorria ekarrarazten dituzte Tachunaldu lurraldean.  Herria   2005-01-20

7 ilar leka (orobat ilarleka) ilarraren leka.

Xerrikia ilar zuriekin edo ilar lekarekin.  Herria   2003-09-18

Bai segur, dela porru, aza, tipula edo baratxuri, dela piper, pastenagre, entsalada edo ilarleka, ahantzi gabe perrexila eta xarbota.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.

Gero aratxekia errerik eta hunen laguntzeko ilar leka eta lur sagarrak.  Herria   2004-07-15

Oso jende gutxik dakiela zenbat bitamina duten eta zein gozoak eta samurrak diren ilar lekak, barruko azala kendu diezunean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 340. orr.

8 ilar xabal ipar dilista.

Etxekoandreek ezin asmatuzko tokietan guarden bistatik gorde zituzten barazki idortuak, hala nola apez ilarrak eta ilar xabalak ahal bezain xuhurki xahutzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

9 ilar xehe ipar ilarra.

Bildoxkia edo oilaskoa hautuan ilar xehearekin.  Herria   2004-05-27

Atunkia ilar xehe batzuekin.  Herria   2005-05-26

10 ilar zuri ilarra.

Mertxikak, meloia, ilar zuriak, ardi-gazta, oilasko-izterrak...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.

Xerrikia ilar zuriekin edo ilar lekarekin. Pote bat ilar zuri.  Herria   2003-09-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat ilar (4); edo ilar (4); eta ilar (10); eta ilarra ipuinaren (3); eta ilarrak (5); ilar ale (3); ilar eta (3); ilar zopa (3); ilarrak aletzen (4); ilarrak eta (3); printzesa eta ilarra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus