Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilaje harro eta naroa bizkarrean behera aske duela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 36. orr.
Ilajea nahasia, bi egunetako bizarra. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.
Esku bat bere ilaje naro eta nahasian sartu eta burua nire kontra pitin bat estutuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 62. orr.
Haren ilaje aspaldi orraztu gabeagatik ere. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 83. orr.
Bere ilaje euriz blaitua. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.
Domingori [...] bakantzen eta urdintzen hasia zitzaion ilaje beltz sarria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.
Keinu dotore usteko batekin laztantzen zuen ilaje bakan eta urdindua. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 105. orr.
Ilaje beltza leuntzen zuen bitartean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.
Neskatxak bere ilaia iluna orrazten jarraitu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 44. orr.
Gizonak eztitasunez laztandu zuen ilaia bereizten zion artesia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 250. orr.
Haren ilaje zilarrezkoak distira egin zuen lanpararen argitan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 488. orr.
Nazka-nazka eginda zegoela ilaje urrekoloreaz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 62. orr.
Harroturik ilajea eta bihurriturik gorputza, ate erdi-irekiaren babespetik kanpora buru-lepoak eta besagain biluzia baizik ez zitzaizkion agertzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.
Botilakadaz gorrituriko ilajearen azpian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.
Biraka ari zitzaizkion zilar-koloreko ilajeko xerlo luzeak, hegan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 470. orr.
Ane, beltzarana ilajez eta azalez, sorbaldetaraino heltzen zaion txima luzea motots batean lotua, bikea baino beltzagoak begi handiak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.
Baten batek ilean sartuko du lorea, eta ausartagoren batek sabelpeko ilajean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 157. orr.
Behatzez eta oinpeaz katuaren ilaje leuna eta sabelaldea laztanduz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 37. orr.
Aspaldion ilaje bereko astooi laket zaigu elkarri azkurea kentzea. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 176. orr.
Otsoko gorri eder bat, azeri kolore distiratsua eta ilajez harro askoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.
bere ilaje (8); eta ilaje (3)