Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezer ikusteke jarraitzen zuten eta itsasoak oliozko urmaela zirudien, beltza eta barea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.
Ez inor ez ezer ikusteke. ikusteke begiratzen zuen, entzuteke entzuten zuen, dena ahazten zuen, ia dena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.
Musika Hamabostaldiaren azken egunetan kontzertu garrantzitsuak geratzen dira oraindik ikusteke. Berria - Kultura 2004-09-01
Ikusteke ditugun aurrerapen teknologiko guztiek. Berria - Gaiak 2004-09-03
Ikusteke dago, hala ere, nolako ondorioak izango dituen aldaketak. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Zeminen agintepean Txinan asko zabalduriko ustelkeriaren kontrako konpromiso sendoa du, baina ikusteke dago erreforma politikoak gauzatzeko, oraindik boteretsu diren Zemin eta haren aliatuen indarrari aurre egiteko gauza izango ote den. Berria - Mundua 2004-09-16
ikusteke dago (38)