Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikuste 1 iz begien bidez sumatzea.

Begirada hitza erabiltzen den zentzu guztietan, baita arruntenetan ere, ongi bereizten da ikuste soiletik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

Jendartean Pedro Huizi ikusi nuela eta ikuste hark harritu egin ninduela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 436. orr.

Pertzepzioak ikusgai dena nola antolatzen duen -eta, horrenbestez, ikustearen giza kategoriara nola jasotzen duen- deskribatuko dugu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Trabestismoa maite duten gizajo koadrila bat, odola ikuste hutsak xoratuko lukeena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.

Erdi-ikuste horretan, Edurneren titi beteak [...] nire bihotzarekin batean pilpiratzen zirela imajinatzen ahal nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Argi ikuste horretan izango zuen zerikusia nire idazle-dohain deskubritu berri hark, noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Erretinan gertatzen diren aldaketa kimikoek eragiten dute ikuste-sentipena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Erretinako makila bakar batean kuantu bakar bat xurgatzen denean hasten denez ikuste-prozesua [...].Joan Brossaren ikuste-poemetakoen antzekoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Eszenaratzea ikuste-poesiaz zipriztintzeko.  Berria - Kultura   2004-12-11

Konpainiako sei dantzariek ikuste-efektu harrigarriak eraiki dituzte.  Berria - Kultura   2006-05-07

Garun-azalean daudela, itxuraz, oroimenaren alderdi konplexuak, ikuste- eta entzute-esperientzien oroitzapen eta asoziazioarekin zerikusia dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

2 (izenondoekin)

"Herri osoak trumoiak ikusten zituen", eszena hori "ikuste profetikoa" zen arren [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 111. orr.

La Ilustracion Española y Americanak erredaktore artistiko bat bidali ei du hona, Comba jauna, jarraigoaren zenbait ikuste fotografiko hartzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 121. orr.

3 elkar ikuste (orobat elkarrikuste g.er.)

Gertakari handi hori aita Anselmek mezutu dit, harengana jo baitu hemendik aurrera gida dezan, bai eta antola dezan ere gure arteko elkar ikuste bat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 399. orr.

Orain hotzagoa da lehenengo elkar ikuste hau, besteak beste gure herritarrak sartzerako aretoa txukelez betea daukatelako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.

Danceny bihar goizean behar duzu ikusi; badakizu zeinen garrantzitsua den elkar ikuste hori baino lehen mintza nakizun.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.

Kausitua nuen bide soil, eroso eta ziur bat zure gutunak hari emateko, bai eta, segidan, zuk nahi dituzun elkar ikuste horiek errazteko ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 289. orr.

Otoi arren, jauna, egin biezat bada, nire delibero berriak hari jakinarazi eta niretzat elkar ikuste berezi bat hari galdatzeko ontartea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 391. orr.

Nola gure elkar ikuste laburrak promenaldia bitartean izaten baitira, egungo egun osoan egin duen eguraldi ezinago txarrak ez zidan deusik igurikatzen uzten: zinez gaitzitu ere zitzaidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkar ikuste (14); elkar ikuste hori (5); eta ikuste (3); ez ikuste (3); ikuste bat (4); ikuste hori (6); ikuste hutsa (3); ikuste hutsak (14); ikuste hutsarekin (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus