Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizakiaren ikuspena irudikapenaren arau bihurtzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 201. orr.
Margolan baten ikuspena batez ere eragile sozio-ideologikoek determinatzen dutenez, [...]. Bi ikuspen-modu horiekin, irudikapen-artearen muturreko bi joera edo polo lortzen zituen Hildebrandek: polo optikoa, urrutiko ikuspenari dagokiona […]; beste muturrean, polo haptikoa (ukimenezkoa) dago, hurbileko ikuspenari dagokiona. artearen bilakaera […] "ukimenezko" ikuspenaren eta "ikusmenezko" ikuspenaren eraginaren arabera gertatu dela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.
Tenpluko pronaoaren ikuspena ez galarazteko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.
Bere egiturak, anfiteatro natural batean eserita, ikuspen ezin hobea ahalbidetzen du harmailetako leku guztietatik. Berria - Kirola 2004-07-24
Ikuspen orokor bat izan dezagun, historiako bide larrienak eta garrantzitsuenak azpimarratuz. Herria 2004-10-07
Ikuspen-eremuaren aldaketa etengabeak halako fluxu gisako bat eragiten digu erretinan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.
Film klasiko gehien-gehienetan ikuspen-zentro baten edo biren inguruan eraikitzen da irudia, pertsonaien inguruan maizenik. Begitik urrutien dauden elementuek ikuspen-ardatzetik hurbilago dagoen irudi bat osatzen dute. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.
· Irudikapena zentratzea eta giza ikuspenarekin berdintzea 1800 inguruko pinturaren ezaugarriak dira batez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.
Espazio-ikuspena askoz ere jarduera konplexuagoa dela berehalaxe aztertu behar dugun erretinaren "argazkia" baino. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.
Berpizkundeko humanismoak definitu zuen ispilu-ikuspenaren kode hura. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.
Orduan Abraham profeziazko ikuspen eta goi arnasazko egoera jasoan aurkitzen zelako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.
"Israelgo semeen artetik hautatuak" deituriko hirurogeita hamar zaharren ikuspenaz ari da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 242. orr.
Eta gau-ikuspenez Jainkoak dei egin zion Israeli, zioela: Jakob, Jakob! Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 75. orr.
Moisesek Sinai mendian izan zuen Jainkoaren ikuspenaren kontakizun biblikoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.
Mistikoa, azken finean, eta profeta: pixka bat itxoinez gero paradisuaren ikuspenak ikusiko omen nituen haren bonbillekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.
Zeruaren ikuspenak, nik jazz-musika aditzean izaten nituen ikuspen txiki zarpail haiek duda izpirik gabe. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.
Uhin bereziak, ikuspenak ekarrarazten dituzten horiek. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.
Galdu egiten naiz oroitzapen urrun-urrunean, ikuspen batzuk beste batzuekin nahasten ditut, gauza miragarri batzuk beste batzuekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.
Lehen hitzaurrea irudipena da, tokia ikusiz; hemen izango da irudi-ikuspenez ikustea sinagogak, landetxeak eta gazteluak, non Kristo gure jaunak predikatzen zuen. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 81. orr.
Zuhaitz eder eta txit garai bat ikusi zuela goi-ikuspenez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.
Nazkarekin batera, ikuspen bat izan nuen: koltxoi hura, nolabait esateko, ustelduta zegoen, eta zizare, har edo dena delako haren pareko milaka eta milaka izakik hartzen zioten barrena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 233. orr.
-Ikuspenez betetzen ditu basamortuak gizakien bihotzak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 142. orr.
Konta iezaiezu hona inguratzen ari diren gerlarien ikuspen hori. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 145. orr.
Ispiluaren aurrean janzten ari nintzelarik, bermatu beharra izan nuen zorabiatzen ari nintzela sentituta: ikuspen bat izan nuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.
Errealitateak ordea, dutxa hotz berezi horrek, nire ikuspenetik esnatu ninduen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.
Pontitoren "ikuspenak" egunez hasi zitzaizkion etortzen, orduan; zirrara izugarria eragiten bazioten ere, holografien parekoak ziren ikuspenok, zehaztasun handikoak eta hiru dimentsiokoak baitziren aldi berean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.
Ikuspen bortitz hark eragindako barne-asaldura pixka bat baretu zitzaionean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 16. orr.
Ezabatu egin zen ikuspena; geroztikako izu-ikarak, ordea, iraun egin zion Ruche jaunari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Edozein unetan etor dakizkioke halako ikuspenak: jan-edanean nahiz paseatzen zein dutxatzen ari denean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.
Ikuspen fantastiko bat izan banu baino ere harrituago eta urduriago geratu naiz Hura geldi-geldi zegoen, ikuspen batek sorgindurik baleuka bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.
Hura ikuspena baldin bazen, ni hemen zurekin eserita egotea ere ikuspena da. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 85. orr.
Petrusek badu ikuspen bat etorkizunari buruz, eta Lucy bezalako jendeak ez du tokirik ikuspen horretan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.
Kaleetako ikuspenak, bestalde, nardatu egiten ninduen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 289. orr.
Tristea zen ikuspen hura aurrean izatea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.
Ia ez zebilen autorik, baina bat agertu orduko, bazter-bazterreraino arrimatzen zen aita, bidea hain zen estua eta ikuspen laburrekoa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.
da ikuspen (4); duen ikuspen (3); eta ikuspen (10); ikuspen bat (13); ikuspen bat izan (9); ikuspen batek (3); ikuspen eta (3); ikuspen fotopikoa (3); ikuspen hori (7); ikuspen modu (4); ikuspena da (4); ikuspenari dagokiona (3); irudi ikuspenez (5); paradisuaren ikuspenak (5); txantxetako ikuspenak (3)