Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Legoak eta legoak egin beharko dituzue ikusmugarik gabeko eremu zabal honetan beste etxeren bat aurkitzerako. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Bigarren dimentsioa, horizontala, sorbalda-lerroa izango litzateke, gure aurrean dugun ikusmugaren paraleloa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.
Horren astuna arintzen da familia gaztearen baliabide eta artapen hunkigarrien bidez, hortxe ikusten baita norberaren birjaiotzea, hilobiaren ikusmugan gerarazten gaituena. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 61. orr.
Ikusmuga oso txikia baino ez dugu, ordea, eta horrekin egin behar dugu historia. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 92. orr.
Horrek ekumenismo handiko ikusmuga zabal baterako sarbidea eskaintzen digu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.
Adigai bakoitza puntu bat balitz bezala begizta daiteke, zeinak, ikusle baten ikuspuntua den aldetik, bere ikusmuga duen, h[au] d[a], bertatik errepresentatuak eta, nolabait esateko, gainbegiratuak izan daitezkeen gauzen kopuru handi bat duen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.
Espezie bakoitzak azpi-espezieak barnebiltzen ditu espezifikazioaren printzipioaren arabera, eta ikusmuga logikoa ikusmuga txikiagoez soilik osatzen da (azpi-espezieak), ez, ordea, hedapenik ez duten puntuez (banakoez). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 232. orr.