Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Bilduma zaharrak ikusmiratzeko apeta izaten diat noizean behinka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.
Ibrahim Farat heldu zen, bere segizioak inguratua, tokia ikusmiratzeko asmotan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.
Kalea arretaz ikusmiratu arren, ez zuen inon topatu, ez atzean, ez aurrean, ez eskuinean, ez ezkerrean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.
Eskaleak lerrokaturik zeuden eta Zaitak bere begi beldurgarriekin ikusmiratu zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.
Begi arranpaloekin ikusmiratu zuen, arretatsu, lanpararen argi ilaunarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 165. orr.
Manhattango etxeorratzen zerulerro guztia ikusmira daiteke. hantxe alderik alde esekitako zapiak eta banderak ikusmiratzen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 120. orr.
Gainera, eta hori da interesanteena, malekoitik pasieran dabiltzanak ikusmiratzeko aukera ematen du kuxkuxero itxurarik egin gabe. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 85. orr.
Bartzelonan egun batzuk eman zituzten, hiria ikusmiratzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.
Barran jarri dira, bazterrak ikusmiratzen. «Bizia lo», 2003 - 152. orr.
arretaz ikusmiratu (3); ikusmiratu zituen (6); ikusmiratu zuen (6)