Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Besteren miseriaren ikusmirak sortzen duen sentsazio atsegina. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 276. orr.
Soineko dotoreen eta altzari garestien ikusmirak diru-gosea pizten zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.
Azazkal mutur gris-zuri luzeak irteten zitzaizkion, nabarmen, hatz-puntez haraindira, eta haien ikusmirak deseroso sentiarazten zuen senarra. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.
Bazen zertan pentsatu, baziren funts handiagoko gaiak ikusmiran. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 145. orr.
Biharamunean, Migel Mailuk berak [...] eskolta eman zion erregeri Luzaideko dorrea ikusmiran izan zezan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.
Terrorismoaren ikusmiran egoteak dirua ere beldurtzen du. Berria - Ekonomia 2004-04-06
Orain bere titi parea dauka ikusmiran, baina ezin bertan hondoratu, eskumuturretatik tinko heldurik baitauka, irribarre bat anbarezko adatsek mugaturiko aurpegian. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.
Gibela emanda mendi urrunei, gazteluzainak ikusmiran hartu du bere ardurapeko eskualdea. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 42. orr.
Fruitu-arbolen baratzearen hondoan ezkutatu baikinen, etxaldeko ikusmiratik at eta Amama Otsoren begirada zelataritik urrun. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.
Erdigune horretatik, ikusmiran zituen salerosketen, langileen, garraiolarien eta bezeroen atzera-aurrerak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.
Bazirudien zoratu egin zela, mundua ikusmiratik galdua zuela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.
Haien atzealdean, hilobiak eremu zabalean sakabanatzen ziren, ikusmiratik aienatzeraino. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.
Aparteko txoko batean, besteen ikusmiratik urrun, jesartzera gonbidatu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 54. orr.
Muinoa jaisten hasi berria da, eta orain ez dago ikusmira eragozten dion zuhaitzik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 11. orr.
Batere trabarik ez ikusmira guztian, lautada zuri berdinduan! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.
Liz ez dago paisaian edo ikusmira zabaletan interesatua. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Barrio latza da Petare, eta haurtzaindegi gainetik dagoen ikusmira, ikaragarria: milaka eta milaka ranchito edo txabola ziztrin, pendizetan zintzilik, sasiaren, lokatzaren eta harrien artean. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 49. orr.
Barandaren ondo-ondoko mahaietatik halako ikusmira zabal bat dago beheko pistarantza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.
Ikusmira huraxe, esan zuen, bertan gelditu eta begiak uherturik, maite zuen bere senarrak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.
Begiei ikusmira ederrak eskaintzea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 107. orr.
Eta bai ederra geltokiko ikusmira: eliza, etxe ttipi lerrokatuak (ia portu bateko etxeak irudi), hotelak, eliza... Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.
Urjauzien ikusmira zoragarria izan da, zoragarria eta zirraragarria. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 88. orr.
Hura gelditu egin ohi zen zuhaitz bati begiratzeko, edo lakuaren gaineko ikusmirari. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 174. orr.
-Ikusmira ederra benetan, Inazio! Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 86. orr.
· "Hori, Tximu, gauzen ikusmira motza edukitzea duk", Manuk. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 295. orr.
Denen iritziak eta ikusmirak begiratzea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.
Alabaina, zaletasunak ez ezik ikusmirak ere mudatzen hasi zitzaizkion alabari. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 91. orr.
Ohar bedi ikusmira honetatik teoria orokorra eta gramatika bereziak ez daudela betiko finkaturik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.
Heriotza guztiek ez digute ikusmira berdina sorrarazten, denek ez gaituzte berdin lasaitzen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.
Kontzertuak ikusmira handia sortu du, eta duela zenbait egun bukatu ziren sarrerak. Berria - Kultura 2004-12-29
Desafio Torneoko finalaren bezperetan hirukoteen arteko lehiak ikusmira handia sortu zuen; ikusmira eta mesfidantza. Berria - Kirola 2004-05-16
Berriro Pradora joan eta dena da berriro haluzinazio bat bezalakoxea: haiek bai neska ederrak, inon ederrik bada, gizonak ere oso eder, gizon-emakume zoragarriak benetan, beltzen eta espainiarren arteko gurutzaketa, ikusmiraren ikusmiraz aspertu ere ez ni. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.
Joritasun ikusmira hark isilik eduki gintuen denboratxo batean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 149. orr.
Rubenekin gustura ibili naiz anasazi indiarren erruinetan ikusmiran. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.
Ohe gainean etzanda, ikusmiran egon zen une batez. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 132. orr.
Lagun biboteskaduna ere agertu zen halako batean eta, hantxe, ikusmiran eta irribarretsu gelditu, eskuak patriketan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.
Berak, belauniko, ikusmiran jarraitu zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.
Oilo-ipurdia jarri zitzaidan gure laguna hilik ikusi nueneko aulki birakorraren ikusmiran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.
Zeren astelehenetan, bostak arte itxi denda, eta joan-etorri bat egiten baitzuen Auzo Latindarreko liburu-dendetara, liburu argitaratu berrien ikusmiran. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.
Jaunak zigortu egin zituen Bet-Xemexekoak ere, Jaunaren kutxari ikusmiraz begira egon zirelako Elizen arteko biblia 1 Sm 6,19
Anak azkenetarik egiten zuen, neure putzuaren barnean ikusmira egitera utziko nien jendeetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.
beste ikusmira (3); ikusmira ederra (4); ikusmira eta (3); ikusmira handia (6); ikusmira handia sortu (4); ikusmiran egon (5); ikusmiran egon naiz (3); ikusmiraren eraginez (3)