Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikusmin (orobat ikus min g.er) 1 iz

Armak aldean eramatera ohitu nintzen, hainbateko ikusmina pizten baitzieten, pistolak bereziki.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.

Eibarren eta Real Madrilen arteko partidak ikusmin itzela piztu zuen.  Berria - Kirola   2004-01-08

Ikusmin handia piztu duten pelikula ugari ikusi ahalko dira.  Berria - Kultura   2004-05-12

Ikusmin handia sortu zuen partidak, eta Labrit pilotalekua ia oso-osorik bete zen.  Berria - Kirola   2004-12-05

Gizon bitxi hura ezagutzeko ikusmina sortu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.

Ikusmina handia da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Bere itxura apainak eta bere jokaera prestuak arrazoizko ikusmina eragiten zutela.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.

Festa hark sortu zuen, bai, jakinminik eta ikusminik aski...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Azkenean, ikusmina aserik, gezur-eztul batzuk egin zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Bere urduritasuna ikusmin bihurturik sentitu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.

Hala ere, Zaitaren gisako izaki batek beti topatzen du zulo bat bere gelaren eta labearen arteko horman, hartara bere ikusmina eta amets ankerrak asetzearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 168. orr.

Zinez miresgarritzat jo zuen halako kontuekiko ikusmin sano hura sentitu ahal izatea berriro ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Zaragozak etxean hartzen zuen Athletic taldea eta ikusmin handia zegoen kafetegian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.

Itsasondon bozketek izandako bilakaera begiratzen ibili naiz, ikusmin hutsez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.

Jakin-minak ikusmina eta honek maitemina ekarri baldin bazuten, maitasunak berriro eraman ninduen jakin-min are irrikatsuago batera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Une hartan ere opera-kantaria nuen ikusmin nagusi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 217. orr.

Ezker aldeko miradore bikunean, inor ez begira; ezta Xotera anderea ere, hainbestetan hantxe, kuxkuxero, ikus-min.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 98. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aterki beltzari tente-tente heldurik eta ikusmin ukitu batekin mugituz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 17. orr.

• 3 izond

Jende ikusmina erruz bildu zen exekuzioa bertatik bertara ikusteko  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

4 ikusminez

Haurrek so egiten diote inguruan bildurik, ikusminez jarraitzen diete emakumearen esku latzen mugimenduei mailua jasotzen duen bakoitzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Budur ikusminez inguratu zen zamaketa lanak ikustera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 149. orr.

Ikusminez, isilean inguratu nintzen pila gero eta haziagoen aldera.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

Eszenatokiaren kanpoaldera gerturatzen hasi nintzen, ikusminez, senak halakorik ez egiteko agintzen bazidan ere. Ikusminez beterik, Fatima berarengana eraman zezatela agindu zuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus