Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikuskera 1 iz ikusteko era edo modua.

Euriak paisaiaren ikuskera lausotzen du.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Nire begiak, ordea, ez dira orain 13 urtekoak, eta ez naiz ikusmenaz ari, ikuskeraz baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.

Azkeneko mende honetan errealitatearen ikuskera artistikoan izan diren inarrosaldiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Banatzen diren bidexken jardina Tsíui PÍn-ek unibertsoaz zuen ikuskeraren halako irudi osagabe bat da, ez hala ere faltsua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Bizitzaren erritmoak ikuskera jakin bat eragiten du; ikuskerak, berriz, bizitzaren erritmoa markatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

Literaturak errealitatea du abiapuntu, baiki, eta txosten baten itxura hotza har badezake ere [...] txostenak, literarioa bada, munduaren eta bizitzaren ikuskera bat erakusten du: errealitatea baino haratago doan zerbait. munduaren ikuskera aldarazi zuen bidaiaren kronika egin zuen Pigaffetak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ikuskera tragiko hark luzaz liluratu zuen, bada, Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 52. orr.

Kristautasunaren muina greziar ikuskera eta pentsaeraren arabera aurkezteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Analisi psikologikoaren azterketak nortasunaren freudiar ikuskerarekin harreman puntu batzuk dituen teoria bat aurkezten digu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Tradizioan oinarritutako ikuskerak.  Berria - Kultura   2004-12-05

Beste muturreko ikuskerak (Hobbesena, kasu) gizakia gaiztoa eta berekoia dela aldarrikatzen du.  Berria - Kultura   2006-03-07

Aristotelesen Topikoetan topikoak lekuak dira, ikuskerak -predikatuak, atributuak-, predikatu batek subjektuarekin elkarrekikotasuna egiten ahal duelarik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Gauzen izaeraren ikuskera sakonagoa izateko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.

Bere egia (ezta oro har kausa arazle baten adigaiaren baliotasun objektiboa ere) ez dela oinarritzen ezein apriorizko ikuskeratan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

Kultura ikuskera horri haurren esklabotza laguntzen duten beste zenbait arrazoi gehitu behar zaizkio.  Berria - Gaiak   2004-04-16

2 (hitz elkatuetan)

Kultura ikuskera horri haurren esklabotza laguntzen duten beste zenbait arrazoi gehitu behar zaizkio.  Berria - Gaiak   2004-04-16

3 mundu ikuskera

Unibertsoaren infinitutasunarekin mundu-ikuskera berria zabaldu zuena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Mundu-ikuskera objektiboa eta subjektiboa kontrajartzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Nire mundu ikuskera osatzeko, ezinbestekoak izan dira Simone de Beauvoir eta J.P. Sartreren obrak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Liburu honekin Kantek Filosofia ez ezik, izadiaren eta munduaren ulermena, hots, gure mundu-ikuskera ere hankaz gora jarri duela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Bat-batean konturatu nintzen nire fedegabetasun hura ez zegoela ongi burutua, eta nik orduan nire "mundu-ikuskera" deitzen nion ergelkeria hura zuloz josita zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

-Batak zein besteak beren mundu-ikuskeraren araberako bukaera emango lioketek narrazioari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus