Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
XIX. mendeko lehen urte haietan bada, Euskal Herriko bi alderdiak hurbiletik ikuskaturik, Wilhelm Humboldt prusiar jakintsuak idatzi zizkigun ohar harrigarri hauek: Hegoaldean ikusten da, zein barna finkatua den aspaldian euskaldunek nazio bat osatzen dutelako kontzientzia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.
Sarrerako horma ikuskatu zuen harik eta harri handi bat topatu zuen arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 288. orr.
Emakumeak lepoa besterik ez zuen bihurtu atearen atzera, eta alboko gela ikuskatu zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.
Paperak ikuskatu eta luze aztertu zituen gizonaren agiriak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.
-Ikuskatu al dituzu haren egunkariak eta gutunak? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.
Liburuko materiala ikuskatu, zuzendu eta txukuntzen hasiak dira. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Sarjentua banan-banan hasi zen petateak ikuskatzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.
Ikasketaburuak ikasleen eskuak ikuskatu ditu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 85. orr.
Pontzio Telesinok ere Katonek esandakoa bera adierazi zuen arrazoi handiz, [...] tropak ikuskatu eta, Erroma suntsitu eta birrindu egin behar zela deiadar egiten zuenean. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 29. orr.
Joantto ez zen behin ere mintzatu eta mahaikideen ikuskatzen ari zen, aditu gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.
Hamahiru urte baino ez nuen, eta artean ez nekien zu zelatatu eta ikuskatzeko nerabilen berebiziko jakin-mina maitasuna zela. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.
Poliziak igotzen ziren bidaztiak ikertzera eta den-denak zorrotz ikuskatzen zituzten, Ivan Ogareffen bila baitzebiltzan, polizi buru nagusiaren aginduz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.
Ni ondo ikuskatu ondoren, goiko leihoan bi begi itzali zirela ohartu nintzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.
Parera iritsi zitzaionean, agureak gain behera ikuskatu zuen, eta kopeta zimurtu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.
Banan-banan ikuskatu nituen, patxada ederrean, neska gazte izateari aspalditxo utzitako andere bidaide guztiak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.
Mesas zuzendariak kontatu zion, biharamunean, ikerketa bere gain hartu zuen polizi inspektoreari: «Lur azpitik ihes egin ote zuten» sotoak ikuskatu zituztela, «ezkutatuta ote zeuden» teilatuak begiratu zituztela... Berria - Harian 2005-07-07
Sierra Nevadako kronoigoera, eta Calar Alto gainean bukatzen den etapa ikuskatu ditugu, eta oso gogorrak dira. Berria - Kirola 2004-09-02
Lan haiek guztiak zure etxezainak ikuskatzen zituen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 12. orr.
Teilatuan kristalezko begiratoki handi bat zegoen, ez ikuspegiak miresteko, ezpada nekazarien lanak ikuskatzeko, mujik bakoitza non zegoen eta zertan ziharduen ikusteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.
IRA «prest» dago bi apaizek desarme prozesua ikuskatzeko. Berria - Mundua 2004-11-17
Itsasbazter zabal hori ikuskatu ahal izateko, ordea, gerraontzi zahar bat, bi patruila ontzi, sei txalupa eta bi batel baino ez ditu. Berria - Harian 2006-04-04
Ukrainara, orotara, nazioarteko 7.095 begirale joan dira heldu den igandean egingo diren bozak ikuskatzera. Berria - Mundua 2004-12-19
El Alto auzoan liskarrak egon ziren sindikalista batzuen eta erreferenduma ikuskatzera joan ziren Amerikako Estatuen Erakundeko (OEA) begiraleen artean. Berria - Mundua 2004-07-20
Lan Ministerioak, «iruzur zantzuren bat» izanez gero, langabeen zerga aitorpenak ikuskatu ahal izanen ditu, abenduaren 24an argitaratu dekretuari esker. Berria - Harian 2006-01-08
Horretarako, kontuen azterketa aurkeztu beharko dute, eta UEFAk, susmo txarren bat badu, kontuak ikuskatu ahal izango ditu. Berria - Kirola 2004-04-28
Obrak ikuskatu behar dituzte tokian tokiko Administrazioek, enpresek legedia errespeta dezaten. Berria - Ekonomia 2004-11-23
Iaz 200dik gora etxebizitza ikuskatu zituen Nafarroako Gobernuak, eta, ondorioz, 21 isun ezarri zituen. Berria - Euskal Herria 2004-12-30
Hipermerkatuak, burdindegiak, zerbitzu guneak eta tabernak ikuskatu dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Gobernuak hiruhilero suhiltzaileen ibilgailuak eta tresneria ikuskatuko ditu segurtasuna bermatzeko. Berria - Ekonomia 2004-06-05
Atzokoa izan da Carlos Urkijok [...] aginduta ikuskatu den lehenengo eskola. Berria - Euskal Herria 2004-03-12
Udaltzainek hiriko 36 lokal ikuskatu zituzten eta horietako lautan jende gehiegi zegoela ziurtatu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-01-03
Hainbat kontu ikuskaritza egin dira ubideko obren inguruan; Estatuak egin du bat, baina ez da bakarra izan; kanpoko erakunde batek ikuskatu ditu lanak, bai eta Kontuen Auzitegiak ere; ez da legez kanpoko deus aurkitu. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
UNMOVIC Irakeko Desarmea Egiaztatzeko, Kontrolatzeko eta Ikuskatzeko Batzordearen azken txostenak. Berria - Mundua 2004-12-09
Desarmea ikuskatu zuen IICD Desarmerako Nazioarteko Batzorde Independentea, ordea, prozesuarekin kontent agertu da. Berria - Mundua 2006-02-12
Indar Atomikoaren Nazioarteko Agentziak nahi duenean ikuska ditzake instalazio nuklearrak. Berria - Mundua 2004-01-15
Olde hau harat-honat dabil ilunpean, eta ez dago zoragarriagorik begitarte polit ikuskatuen eta irri alegera apalduen nahaste diskretu hau baino. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.
Adierazpenok Munduko Medikuak elkartearen egoitzan egin zituen Madrazok, drogaren kontsumo ikuskatuaren gelak sei hilabete dituenean, zerbitzuaren gaineko azterketa egiteko egindako agerraldian. Berria - Euskal Herria 2004-06-04
eskuak ikuskatu (3); eta gela ikuskatu (3); eta ikuskatu (5); etapak ikuskatu (5); gela ikuskatu (5); hori ikuskatu (5); ikuskatu ahal (5); ikuskatu al (3); ikuskatu behar (4); ikuskatu ditu (5); ikuskatu dituzte (4); ikuskatu dut (3); ikuskatu eta (7); ikuskatu nituen (5); ikuskatu ondoren (5); ikuskatu zituen (9); ikuskatu zuen (11); ikuskatu zuten (3)
bozak ikuskatzera (3); desarmea ikuskatzeko (3); eta ikuskatzeko (3); haiek ikuskatzen (3); ikuskatzea izango (5); ikuskatzea izango da (3); ikuskatzeko eta (3); ikuskatzen ari (10); ikuskatzen ari da (4); ikuskatzen aritu (4); ikuskatzen ditu (3); ikuskatzen hasi (3); ikuskatzen izan (3); ikuskatzen zituen (4); ikuskatzen zituzten (3); ikuskatzera joan (4); lanak ikuskatzen (3)