Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikur 1 iz zerbaiten adierazgarri erabiltzen den letra, ezaugarri edo kidekoa. ik zeinu1.

Ortografiaren ikur bikoitzek.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Transkripzio sistema guztiek ez dituzte ikur berak erabiltzen.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Ikurra, adierazia, adierazlea. n letra da hitz honen ikurra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 58. orr.

Orduan asmatu zuen @ delako ikur bitxi hori.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 154. orr.

Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 79. orr.

Ikur gutxi batzuen bitartez -gure bi eskuetako hatz kopurua halakoa, zehatz-mehatz-, munduko zenbaki guztiak irudikatzeko aukera ematen du zenbakera horrek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

Noiz agertu ziren plus ikurra eta minus ikurra?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 298. orr.

Minus ikurra aurretik duten osagaiak atera egin behar dira ekuazioetatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 232. orr.

Erro karratua adierazten du ikur honek: "erro karratuaren ikurra"; eta Rudolff alemanak asmatu zuen, 1525ean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

Infinituaren ikurra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

S luzatu bat sortu zuen Leibnizek: integralaren ikurra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

Handik laster TAU itxurako ikur handia ikusi zuen Frantzisko dohatsuaren bekokian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.

Eta bularrean P izkiarekin zilarrezko ikur distiratsu bat zeukala ohartu zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 89. orr.

Kleraz gurutzearen ikurra eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Mailuaren eta igitaiaren ikurra erliebean daukan arrautza.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.

Dolarraren ikurra laketgarria zen, apain-apaina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

Framazonen ikur eta sinboloak Paris eta Erromako katakunbetan aurkitu izan dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 120. orr.

Ikurrinaren bihotz zurian, Eusko Armadaren ikurra agertzen zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.

Laurak saltegiaren ikurra zekarten zakuz zamatuak ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 233. orr.

Ikur horien azpian polimero bat daukagu, poli (binil kloruroa), hain zuzen ere.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Seda beltzezkoa zuten bandera, honako ikurrez: burezur bat, hareazko erloju bat, bi hezur gurutzatu, eta, azpian, gezi batek zeharkaturiko bihotz bat, nondik hiru odol-tanta jausten baitziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

· Ikur ezberdineko presio politikoen aurreko autokonfiantza, gure herriak bizi duen eta kultur zereginetan ere eragina duen ataka politiko luzean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horrek ez du esan nahi idazkera alfabetikoa erabiltzen denean nahitaez ikur grafiko edo letra bakoitzak hots bat islatzen duenik, ez eta hots bat beti ikur beraren bidez idazten denik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.

Herskari ahostunen ikur arrunta kiribiltxo moduko batez luzatzen da gora eta eskuinetara.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Gramatika horrek aukera ematen du elkarrengandik urrun dauden elementuak lotzeko, ikur "ez-terminalak" sartuz, eta, bestetik, ikur terminalekin ordezkatu ahal dira ikur horiek.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.

Ikur linguistikoaren arbitrariotasunaren beharra.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Baldin eta haietako bakoitzari ikur foniko jakin bakar bat badagokio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.

Matematikako ikurrik ospetsuena bihurtuko baitzen aurrez aurre zeukan hura: berdintzaren ikurra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

Aztikerietarako ikur kabalistikoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 165. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mintzaira heterogeneoa da; era horretara mugaturiko hizkuntza, aldiz, homogenoa da: ikur sistema bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

· Hogeitaka ortografia-ikurren konbinazio posible guztiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Gogoan ditut haren koaderno koadrikulatuak, tatxadura beltzak, tipografia-ikur bitxiak eta intsektu-letra hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.

Puntuazio-ikur bat bailitzan, estatus arrunta izendatu zitzaion ikur horri: zifra bilakatu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Galdera ikur bat marraztu zuen egun hartan betunarekin zapataren punta biribilduan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

Nik beti galde-ikurra jarri ohi diet antzekotasunari buruzko iritzi-miritziei; eskarmentuz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.

Begi zuri eta handiak dira orain interrogazio ikur berriak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 93. orr.

Betunezko harridura ikur bat zapataren gainean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 147. orr.

4 sinboloa.

Bandera, ikur, erretratu haien guztien gainean hedatzen zen gaiztakeria, lurrun likatsu baten antzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 194. orr.

Dotore inprimaturiko katalogo batzuk ikusi nituen, Deutsche Grammophon-en ikur klasikoa zeramatenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Dirua da gizarte berriaren ikur adierazgarrienetako bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Yesteko hura borroka nazionalaren ikur gordina bihurtu zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 72. orr.

Prometeo ikur bat da gizadiarentzat; [...] jainkoek ezarritako ordena naturalaren kontrako borroka irudikatzen du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 141. orr.

Giza klase baten goitasunaren ikur ez ezik, gozotasunarena ere baitzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Nobleziaren ikur zen sableaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Tribuaren ikur adierazle gisa arrano zuria hartu zuten, gaur egun ere Poloniaren ikur den arranoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Bien arteko lotura estuaren ikur, bi arloetako txartelak bata bestearen ondoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Ubarroi edo karrabaso hura, esaterako, Sadam Husseinek petrolio putzuei su eman eta lumak olio beltzez zapuztuta erakutsi zitzaiguna, "parekorik gabeko hondamendi ekologikoaren" ikur.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 74. orr.

Errenazimentuak "garai argitsua" izan nahi zuela azaldu zigun, eta eguzkia hartu zuela ikurtzat, Galileok unibertsoaren erdian kokatu berria zuen astroa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

Hark asmatu zituela sinbolo frankistarik ezagunenak: uztarri eta gezien ikur falangista eta Espainiako armarria.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazten dituzten ikur (3); baina ikur (3); bakearen ikur (3); batek ikur (3); baten ikur (6); bere ikur (6); beste ikur (6); beti ikur (3); bi ikur (7); borrokaren ikur (4); da ikur (3); den ikur (4); dira ikur (4); dituzten ikur (5); du ikur (10); duen ikur (4); edo ikur (4); ere ikur (3); erlijio ikur (5); erlijio ikur nabarmenak (3); eta ikur (28); galdera ikur (16); galdera ikur bat (5); haren ikur (3); harridura ikur (6); harridura ikur bat (5); hiriko ikur (3); hiru ikur (3); horren ikur (3)

ikur bakar (3); ikur bakarra (5); ikur bat (41); ikur bat bihurtu (3); ikur bat da (3); ikur baten (4); ikur batez (3); ikur batzuk (4); ikur berdeak (3); ikur berria (3); ikur berriak (5); ikur bezala (3); ikur bihurtu (19); ikur bihurtu da (7); ikur bihurtu zen (4); ikur bihurtzen (3); ikur bilakatu (19); ikur bilakatu da (8); ikur bilakatu zen (3); ikur den (5); ikur dira (5); ikur diren (6); ikur edo (3); ikur erabat (3); ikur eta (25); ikur ez (3); ikur faxistak (3); ikur fonetikoak (6); ikur gisa (17); ikur gorria (4); ikur grafiko (4); ikur grafikoa (3); ikur guztiak (3); ikur haiek (4); ikur handi (3); ikur handia (3); ikur hori (11); ikur horiek (11); ikur horien (4); ikur horrek (3); ikur horren (3); ikur izan (18); ikur izan da (3); ikur izan zen (4); ikur izango (3); ikur izaten (5); ikur linguistikoa (9); ikur linguistikoa arbitrarioa (3); ikur linguistikoak (4); ikur linguistikoaren (5); ikur linguistikoen (4); ikur multzo (3); ikur nabarmenak (5); ikur nagusi (4); ikur nagusia (12); ikur nagusia da (3); ikur nagusiak (3); ikur nagusiaren (3); ikur nagusietako (3); ikur nagusietako bat (3); ikur nazionala (3); ikur politikoa (4); ikur sistema (9); ikur sistema bat (3); ikur txuri (3)

ikus ikur (3); ikus ikur fonetikoak (3); kontrako mugimenduaren ikur (3); legeak erlijio ikur (3); mugimenduaren ikur (4); nortasun ikur (4); taldeko ikur (5); zuen ikur (3)

armadaren ikurra (4); baten ikurra (10); berdintzaren ikurra (4); bere ikurra (3); den ikurra (4); eta ikurra (4); etaren ikurra (4); euskadiko ikurra (3); galdera ikurra (4); garaipenaren ikurra (3); gurutzearen ikurra (3); ikurra bilakatu (4); ikurra da (22); ikurra dela (3); ikurra delako (5); ikurra den (11); ikurra duen (5); ikurra eginez (3); ikurra eta (13); ikurra galdu (4); ikurra izan (14); ikurra izan da (6); ikurra izan zen (5); ikurra izango (3); ikurra jarri (4); ikurra zen (6); minus ikurra (4); nafarroako ikurra (3); prefektu ikurra (3); selekzioaren ikurra (3); taldearen ikurra (4); zuen ikurra (3)

ageriko erlijio ikurrak (3); baten ikurrak (4); diren ikurrak (3); duten ikurrak (4); erlijio ikurrak (9); eta ikurrak (4); eta ikurraren (4); eta ikurraren arteko (3); euskal ikurrak (3); galdera ikurrak (4); ideiaren eta ikurraren (3); ikurrak direla (4); ikurrak erabiltzea (3); ikurrak ere (6); ikurrak eskuetan (3); ikurrak eta (9); ikurrak ez (3); ikurrak ziren (5); ikurraren arbitrariotasuna (7); ikurraren arbitrariotasunaren (4); ikurraren arteko (3); ikurraren izaera (3); politika ikurrak (3); ziren ikurrak (3)

erlijio ikurren (4); erlijio ikurren erabilpena (3); eta ikurren (4); euskal ikurren (3); haren ikurren (3); ikurren aurka (3); ikurren bidez (3); ikurren erabilpena (3); ikurren eta (3); ikurren legea (15); ikurren legeak (3); ikurren legearen (8); ikurren legearen aurka (6); ikurren legeari (5); ikurretako bat (27); ikurretako bat da (5); ikurretako bat izan (5); indarrean jarritako ikurren (3); jarritako ikurren (3); nafarroako ikurren (4); onartutako ikurren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus