Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ikotika 1 iz jauzia.
Bildots asetuek, berriz, jolasean eta ikotika leunean dihardute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 115. orr.
• 2 adlag jauzika.
Igaro ziran beste neska-mutil sokatxo bi, honeek be alkarri helduta, ikotika, ta bertan hasi ziran abestuten. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 12. orr.
Gazte aldra asko joan ohi dira bidean soinu joten, dultzaina, pandero, atabal, hauspo soinu eta honakoekaz, ikotika eta ujuka zoro-zororik. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.
Gero piztiak eta abereak ikotika hasten dira larre marduletan eta ibai azkarrak zeharkatzen dituzte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 33. orr.