Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ikonografiko izond ikonografiarena, ikonografiari dagokiona.
Simbolismo zaharrago batetik etorritako eskema ikonografikoa da, izatez, argi-koroatik, auratik, datorrena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.
Gero tradizio ikonografiko ugari sortzeko izango ziren beste bide batzuk irekiz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.
Keith Haring artistaren hizkuntza ikonografiko aberatsa aurkeztu du Montehermoso kulturuneak. Berria - Kultura 2006-04-07
Perraultek 1989an irabazi zuen Liburutegi Nazionala eraikitzeko proiektu lehiaketa, eta erakusketak agerian uzten ditu arkitektoak eginiko ikerketa grafiko eta ikonografikoak. Berria - Kultura 2004-04-14