Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikono 1 iz Sortaldeko Elizan, zurezko ohol batean egiten den erlijiozko irudia.

Kandela bat eduki dut gau osoan ikonoaren aurrean pizturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.

Ikonoaren azpiko lanparatxo gorri-beltza zen gelako argi bakarra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 24. orr.

Alferrik eta barne-minez gogoratu zituen argizari piztuak, sotanaz jantzitako popea, horman margotutako ikonoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

Ikonoek agerian uzten dute artista errusiarrek eredu bizantziarrak eraldatu zituztela.  Berria - Kultura   2006-03-29

Bizantziar ikonoak naturaz gaindiko aura bat zuen, bere erlijiozko eginkizunari zegokiona.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Budaren estatua errepikatuak, adibidez, eta [...] kristau ortodoxoen ikonoak, jainkoaren egonlekutzat hartzen direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 198. orr.

Ama bitartean belauniko egon zen ikonoaren aurrean sukaldean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 24. orr.

Bera ere nitaz errukitzen da hasieran, eta gero haserretu, ikono bat bezala gurtzen ez dudalako.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 139. orr.

Sikhtarrei, berriz nazkagarri zaie hindutarren mila eta mila jainko, ikono, irudi eta pintura.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 188. orr.

2 irudikatzen duen gauzarekin antz formala duen ikurra.

Hitzezkoa edo ikono bidezkoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

"Ikono bidezko izendapen kode" kontzeptuarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Errealitatea ikono gisa irudikatzen duten zentzuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

3 ordenagailuaren pantailan, programa edo funtzio bat irudikatzen duen iruditxoa.

Ezin harroago sentitzen da bere azpi-programa horren bitartez status line-aren bazter bateko ikono ñimiñoa zabaltzen den bakoitzean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

4 sinbolo balioa duen zerbait edo norbait.

Nork eta nola sortzen ditu ikono horiek?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Abangoardia izan dena jasotzen du kontzertuak, konposatzeko era diferenteen ikono izan diren obrak erakutsiko dira.  Berria - Kultura   2004-08-17

Nazioarteko kitsch literarioaren ikono eta sinbolo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Artelana giza sentimenduaren ikonoa dela definizioz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

47 urterekin, Morrissey ikono bat da.  Berria - Kultura   2006-04-13

Ikono bat da Einstein, ikur bat.  Berria - Harian   2005-09-06

Lou Reed, New Yorkeko ikono eta The Velvet Underground talde mitikoko kide ohia.  Berria - Kultura   2004-04-30

Hauster maiteminduta dago Marujaz, Donostiako gau moreen ikono behinenaz.     «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

Beste ikono bat Londresko Tate Modern da.  Berria - Kultura   2004-07-23

Justiziaren izenean hiltzen duen justizia baten ikono hotza da.  Berria - Kultura   2006-04-16

80ko hamarkadako garage-psikodelia revival-aren ikonoetako bat izan zen The Cynics. Ez dira mundu osoko ezkerrarentzat ikono bihurtu eta Zinemalditik igaroko diren buruzagi bakarrak.  Berria - Kultura   2006-03-23

Bihar da [Jean Gabin] Frantziako zinemaren ikono handia izan zen aktore zakar eta goxoaren jaiotzaren lehenengo mendeurrena.  Berria - Kultura   2004-05-16

Metropoliko zinema kazetariak intelektualegiak dira, nonbait, halako dinosauro populistak ikonotzat hartzeko.  Berria - Kultura   2004-09-19

3 (hitz elkartuetan)

Ez naiz ikono-gurtzaile.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.

· Eskultura eta diseinu patroiak deskodetzeko sentsibilitatea erabiliz, kultura ikonoak hobeto ulertzera garamatza.  Berria - Kultura   2004-12-18

82 urterekin hil zen Christopher Isherwood, gay eta lesbianen askapen ikono bihurtuta.  Berria - Kultura   2004-08-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ikonoak (13); eta ikonoak poema (4); ikono bat (9); ikono bat da (3); ikono bihurtu (3); ikonoak poema (4); ikonoetako bat (4); mimodramak eta ikonoak (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus