Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ikerketaburu (orobat ikerketa buru) iz ikerlan baten buru den pertsona.
Mikel Noval ELAko ikerketaburuak kritikatu zuen langabezia gutxi jaitsi dela, eta %8ko tasa ez dela gainditu. Berria - Ekonomia 2004-07-17
«Esperimentu honek erakusten du posible dela ernalketa galarazten duen gizonentzako txerto itzulgarri bat diseinatzea», esan du Michael O'Rand Ipar Karolinako Unibertsitateko zientzialariak eta ikerketaburuak. Berria - Gaiak 2004-11-14
Ezer ez dakitela onartu zuen atzo Steve Squyres AEBetako Espazio Agentziaren Propultsio Laborategiko ikerketa buruak. Berria - Gaiak 2004-01-22
Horretan Israelgo Armadako Inteligentzia Zerbitzuetako Ikerketa buru Yossi Kuperwaserrek argi esan du hilketak ondorio latzak eragin ditzakeela epe laburrera. Berria - Mundua 2004-03-23