Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikerketak, jakina denez, ikergaia gero eta gehiago zatikatuz, atalduz, egiten du aurrera. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.
Inoiz ez zen bere ikergaia zehazteaz arduratu, eta oinarrizko eragiketa hori egin gabe, zientzia bati ezinezko zaio ikerbide bat garatzea. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.
K hizkuntza ikergaitzat harturik, hauxe aurkitzea da arazoa: [...]. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.
Ohar bedi ezin argudia daitekeela ibai-ertza den bank eta aurrezkiak gordetzeko bank hitz beraren agerraldi bi direnik, horixe baita, hain zuzen, ikergaia. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 167. orr.
Osagai-egitura sistemaren ezaugarri formalak ikergai interesgarria dira. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.
Egokitasun hauek, sintaxia, semantika eta bion arteko loturak aztertuko dituen hizkuntz teoria orokorrago baten ikergaiaren atalak izan litezke. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.
Euskal Herria eta erlijioa ziren bere ikergaiean ardatzak. Berria - Kultura 2004-06-03
Diabetesa da zure ikergaia. Berria - Gaiak 2004-05-08
Xabier Irigoienek itsasoa du ikergai; itsasoaren biodibertsitatearen inguruko ikerketa bat egin berri du, eta ondorio interesgarriak lortu ditu. Berria - Gaiak 2004-08-22
Garuneko akromatopsia ez zuen ia inork ikergaitarako hartu hurrengo hirurogeita hamabost urteetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.
Jakintsua, hasieran, gehiegizko koldartasunez hurbiltzen da ikergaira, astiro, uzkur, oso galdera apalak eginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 274. orr.
Eta banku bateko kamera korazatutik ateratzerakoan justifikatu ezineko bederatzi mila dolar baldin badauzka batek aldean, besterik gabe bihurtzen da ikergai. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 92. orr.
Preso irakiarrek pairatutako ustezko tratu txarrak ikergai. Berria - Mundua 2004-01-18
Senatari bat ikergai, irailaren 11ko erasoez aurretik zuen informazioagatik. Berria - Mundua 2004-01-23
Saguak eta arratoiak hartu zituen ikergai. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.
Xenpelar Dokumentazio Zentruaren inguruan gorpuzten ari den ikertaldekoei berriz, kezkagai zer dudan eta ikergai zer datekeen zirriborratu diet. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 13. orr.