Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da inolako modurik asmatzeko nora eramango duen ikerbide jakin batek, ez eta, beraz, zein izango diren aplikazio posibleak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.
Inoiz ez zen bere ikergaia zehazteaz arduratu, eta oinarrizko eragiketa hori egin gabe, zientzia bati ezinezko zaio ikerbide bat garatzea. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.
Kolore aldagarrizko erauzkinak ematen zituzten, polit-bitxiak haiek ere, baina ezinago ezegonkorrak: saio-egun gutxiren buruan, untxietara jo baino ere lehenago, ikerbide hura artxibaturik uzteko baimena lortu nuen Commendatorearengandik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.
Puntu honetan, gure ikerbidea erabat aldentzen da hizkuntz egituraren beste hainbeste teoriatatik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 77. orr.