Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikazkin 1 iz/izond ikatz egiten duena; ikatza saltzen edo garraiatzen duena.

Bolada hartan, Mikel gipuzkoar ikazkin gaztea Otañez mendian ari zen lanean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 71. orr.

Ikazkinen surik ez basoetan, meatzarien kanpamenturik ez harrobi zokoetan, ezta txabola galdurik ere zuhaitzen artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Artzain ta ikazkinen mintzaira.  Berria - Harian   2006-03-19

Ikazkina zegoen atean, orga baten endaitzak esku banatan hartuta eta haserre.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Ikazkina ikatz banatzen egon zitekeen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 232. orr.

Ikazkin malapartatuak gaur goizean utzi eta esan du itzuliko zela ikatza barrura sartzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.

Camagueyn eta Las Villas probintzien iparraldeko uharteñoetan ikazkin lanetan hil ziren guztiei.  Berria - Kultura   2006-02-08

Niri agindutako hitzordua baino ordu erdi beranduago iritsi zen Angeloren lagun ikazkina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Urtarrila hotza, ikazkinaren poza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

2 (adizlagun gisa)

Aitaren aita, nire aitona Joxemari, ikazkin ibili zen gaztetan, mendian txondorra eginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Jende behartsua izan ohi zen, ijito kastakoa maiz, baso lanetan eta ikazkin aritzen zena ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Urteak joan urteak etorri, zertara bidali zituzten ere ahaztuko zitzaiean bai berei bai baserritarrei, eta ikazkin hasi zituan, jaiotzeko sua behar duen, izateko ere sua behar duen eta hil ere suak hiltzen duen minerala egiten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 292. orr.

3 ikazkinarekin beltz eta errotariarekin zuri

Jan Janssen, ordea, ikazkinarekin beltz eta errotariarekin zuri izan ohi diren horietako pertsona zen, dirudienez, eta laster baino lehen etxean baino hobeto moldatu zen atzerriko itsaslapurren artean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olentzero ikazkina (4); olentzero ikazkina da (3); zuen ikazkinak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus