Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikaste 1 iz ezaguera multzo bat iristea, zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna bereganatzea. ik ikaskuntza; ikasketa 2.

Halere ez dira haurrak enoatzen katiximan! gogotik ari dira beren ikaste eta lantxoetan.  Herria   2004-03-18

Iduritu zait ikaste abstraktuek naturatik urrundu nautela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 67. orr.

Autore batzuek ikaste naturala (jabekuntza) eta formala (ikaskuntza) bereizteko erabiltzen dute; beste batzuengan, jabekuntza lehenengo hizkuntza (H1) ikasteari dagokio eta ikaskuntza, bigarren hizkuntza (H2) ikasteari.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.

Ikaste espliziturako lobulu tenporalen erdialdeko sistemaren osotasuna beharrezkoa bada ere, ikaste inpliziturako bide primitiboago eta lausoagoak erabil daitezke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

Herri baten mendetako arnasa sentitzea, gozatzea, mila galdera ergelen erantzuna buruz ikaste hutsa balitz bezala!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mendirat ateraldiak, igerika ikaste, ekintzak ingurumenaren inguruan, "rafting" eta "surf" iharduerak.  Herria   2003-12-18

· Ikaste prozesu bat izan zen Sartrerentzat Goragalea idaztea.  Berria - Kultura   2004-02-27

Ikaste prozesuaren emankortasuna.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 101. orr.

HEMEN Elkarteak antolatzen du ikaste bidaia bat Nafarroara maiatzaren 5ean, Salbatore ortzegunean.  Herria   2005-04-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus