Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaiki orduko erabaki zuen gure irakasle maiteak ez zegoela eskolarik; ikasleria gustura asko. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 105. orr.
Ikasleria, irakasleria, irakaskuntza lerro, antolakuntza eta titulazio propioak izanen lituzke unibertsitate horrek. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Euskal ikasleriari inposatzen zaizkion Frantziako eta Espainiako hezkuntza sistema arrotzek ez dituzte gure eskubideak errespetatzen. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Gaur egun Euskal Herrian 268.354 euskal ikasle euskalduntzen ez duten ereduetan ari dira ikasten, hots, ikasleria osoaren %62. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Ikasleriaren hazkundea zertxobait txikiagoa izan da. Berria - Harian 2005-02-25
Ikasleria errektoreordea izan zen 1991tik 2000ra. Berria - Euskal Herria 2004-03-04