Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun hartako ikaskizun bat: laguntzak uztarria ekartzen ohi du. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.
Eskalatzailearendako ere ikaskizun izanen zelakoan, dena mahairatu nion, testu eta irudi, eta haren benedikazio guztiak hartuta handik ziztuan hanka egitea bertze lanik ez zitzaidan gelditzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.
Bertze garai batean gaitzerranei irri eginen zien, San Anbrosioren ikaskizunei jarraikiz: […]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.
Kalbinoren ikaskizunak bere egiteko prest. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.
Baldin eta arreta jartzen bazuen egiten zuen horretan eta egiten zuen horren zergatian, taxiak beste inon ikasi ezin ziren ikaskizunak emango zizkiola. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.
Heriotzarekiko enkontru labur honetatik ikaskizunik ateratzekotan, honako hau izango zen: nire bizitza, hitzaren zentzurik hertsienean, ez zen jada nirea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.
Nik beste ikaskizun lurtarrago eta konkretuago bat nerabilen gogoan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.
Hori da istorioaren ikaskizun morala? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 119. orr.
Zer ikaskizun dago hor? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 270. orr.
Beste historia bat, ez ikaskizun gutxiagokoa: minbiziarena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 98. orr.
Ikaskizun on horren gomuta dut gordeko neure bihotzaren zaintzaile. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.
Ohiturik geunden moralkeriaren kontra egiten zuen Reich-ek istorio haren ikaskizunarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.
Ikaskizunen bat proposatzen duten kontakizunena. Berria - Kultura 2004-05-29
Gure atsotitzek badutela filosofia lezio eta ikaskizunik hitz gutxitan bilduta...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.
Ikaskizun mota hori sarri laketu zitzaidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 253. orr.