Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikaskideek baztertu egiten zuten, baita hain aberatsak ez ziren batzuek ere. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 46. orr.
Ezin esan emakume katxarro horietakoa zenik, baina bai polita oso: ikaskide guztiak maiteminduta gintuen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 41. orr.
Psikologoak azaldu zuenez, ikaskideen arteko erasoak batez ere 13 eta 14 urtekoen artean gertatzen dira. Berria - Harian 2005-11-25
Ikasleak bere buruaz beste egin zuen, ustez ikaskideen jazarpenagatik. Berria - Euskal Herria 2004-10-19
Adingabe bat atxilotu dute ikaskide bati labanaz erasotzeagatik. Berria - Euskal Herria 2006-01-21
Azaldu die, irakasle eta ikaskideei, arriskua zer den: [...]. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 191. orr.
Gelako ikaskide batzuei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.
Hiru lagunen artean La Salleko beste ikaskide bati erloju bat ostu genionean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 29. orr.
Festara, ordea, neskatila ezezagun bat etorri da, Irati izenekoa, lehengusuaren ikaskidea, antza. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 119. orr.
Ez dakit zer pentsatu zuten nire ikaskideek. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 83. orr.
Bere erdaldun ikaskideekin erkatzen badugu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 70. orr.
Gure eskolako ikaskide errepikatzaile batek. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.
Ene gaztetako ikaskideak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Karrerako ikaskide batzuekin batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Loiolan, Jokin Zaitegi, Lauaxeta, Iñaki Goenaga eta Plazido Mujika izan zituen, besteak beste, ikaskide, eta Aita Estefania irakasle. Berria - Harian 2006-01-26
Ordurako, ikaskide izandako lagun batzuk irakasle ziren unibertsitatean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 48. orr.
-Motel, aspaldiko! -egin zuen oihu ikaskide ohiak, Andresengana hurbilduz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 254. orr.
Ikaskideak izan ginen, elkarrekin igotzen ginen hesietara! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.
Ez izan harremanik ikaskideekin, haiek ez diate-eta ezer onik irakatsiko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.
Julen ikaskidearekin jarraitu nuen pisuan. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 101. orr.
bere ikaskide (9); bere ikaskideen (3); beste ikaskide (6); bi ikaskide (3); eta ikaskide (8); gainerako ikaskideak (3); gure ikaskide (9); ikaskide bat (7); ikaskide batek (7); ikaskide batekin (6); ikaskide baten (4); ikaskide bati (9); ikaskide batzuekin (3); ikaskide batzuk (4); ikaskide eta (3); ikaskide gehienak (4); ikaskide guztiak (4); ikaskide hark (3); ikaskide hura (3); ikaskide ohi (5); ikaskide ohiak (3); ikaskide ohiaren (7); ikaskideek ez (3); ikaskideen aldetik (3); ikaskideen artean (8); ikaskideen jazarpena (5); ikaskideen jazarpena jasaten (3); ikaskideren bat (6); jokinen ikaskide (4); nire ikaskide (11); nire ikaskide ohiaren (4); nire ikaskideak (4); nire ikaskideek (4); nire ikaskideen (5); ustez ikaskideen (4); zen ikaskide (3); zenbait ikaskideren (3); zuen ikaskide (4); zure ikaskide (4)