Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ikasigabe (orobat ikasgabe g.er.) izond eskolarik ez duena, kulturarik ez duena.
Desberdintasunak sortzen dira gizartean, jende ikasiaren eta ikasigabearen artean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 78. orr.
Nire seme Salomon oraindik gaztea da, ikasigabea. Elizen arteko biblia 1 Kro 22,5
Bildutakoen artean ikasiak eta ikasgabeak, jakintsuak eta jakintzarik gabe Jainkoaren gogoko izaten dakitenak daudenez [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.
Zer eleberri edo ipuin-liburu sekula idatzitakorik ez zuen irakurriko "buruargi ikasigabe" hark? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.
Bideetako predikaria eta herri ikasigabearen mistikoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.