Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ikasarazi, ikasaraz, ikarazten (orobat ikasiarazi g.er. ikastarazi g.er. eta ikas arazi) du ad ikastera behartu.
Euskara ikasi nahi ez duenari begirune osoa zor zaio, eta horrela horrek erdara biak ikasaraz eta erabilaraz diezaguke gainerakooi... Euskarak aiseago ikas arazten ditu bertze mintzairak. Herria 2001-07-05
Eta anaien artean, dauden tokian daudela, norbaitek giza grinen arabera jokatu nahiko balu eta ez Espirituaren arabera, berarekin bizi diren anaiek ohartaraz, ikasaraz eta zentza bezate apalki eta maitekiro. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 136. orr.
Buruz ikasiarazi bere adiskide leialari bere demostrazioen testuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.
Beraz, poliziek ikastarazitako erantzunak eman zituen galdeketan. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
buruz ikasarazi (5)