Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Susmo ikaragarri bat dut. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 39. orr.
Hiltzaile askoren bilobak euren aitonen ekintza ikaragarri horietaz trufatzen aritu dira urteotan. Berria - Harian 2005-07-24
Bide istripuen balantze ikaragarri horrez gain, Iranek pairatu du beste hondamendirik. Berria - Mundua 2004-06-26
Iraileko atentadu ikaragarri heien ondorio itsuak. Herria 2001-11-08
Haren lepo labur lodiak itxura ikaragarria zuen, eta jasanezina zen hatz labur handituei begiratzea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.
Guraso adintsuen azken bisita jaso zuen egun ikaragarriaren bezperan ere. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 74. orr.
PP agintean egon den zortzi urteko ikaragarrian (1996-2004). Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.
Gaiztoaren patu ikaragarria. Elizen arteko biblia Jb 18,2 tit
Leku arriskutsu, ikaragarriren batetik etorri da noski. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 21. orr.
Historia ikaragarriak kontatzen ziren ohiturari muzin egin ziotenek egindako fin gaiztoaz. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.
Itsusi ikaragarria zen, beltza, iharra, luze-luzea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.
Bere familiaren patua taxutu zuen eragin isil baina hala ere desegoki eta ikaragarrian. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 44. orr.
Modu ikaragarrian hilko dira eta ez dute hiletarik, ez hilobirik izango. Elizen arteko biblia Jr 16,4
Aldaketaren espirituak astindu zuen, adimenean, ohituretan eta izaeran barneratu zitzaion, eta, modurik sotil eta ikaragarrienean, nortasuna bera ere nahasi zion. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.
Zarata eta dardara ikaragarria; eta ikaratu egiten zintuen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 90. orr.
· Snaperen entzumenetik kanpo egon zirenean, hari buruz ikaragarriak esaten hasi ziren guztiak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.
“Ikaragarriren bat izango duk hemen”, esan zuen Bautistak bere kolkorako. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.
Milaka metroko desnibel ikaragarri bat igaro. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
Turkian lurrikara ikaragarri batek hainbat hiri suntsitu zituela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.
Munduko urre guztiaren truke ere ez zirela hara hurbilduko, pasatu zituzten miseria eta neke ikaragarriak gogoan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.
Euri jasa ikaragarriak bota zituen egun hartan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 63. orr.
Harri-koskorraren antz ikaragarria duen gai batez beterik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.
Eta, gainera, bero ikaragarria egiten zuen! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.
Quenuri beldur ikaragarria ematen baitzion gaixotzeak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.
Sute ikaragarriak pizten dituzte dena hauts-errauts uzteko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 244. orr.
Autotik jaitsi eta harrizko edifizio ikaragarri hari begira geratu nintzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 125. orr.
Ene! Lagun laztana, zein zakil ikaragarria!... ezin dut ia eskuaz bildu! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 163. orr.
Barazkiz beteriko ohe ikaragarri haren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Beharbada, miserable izatea, Victoriarentzat hain ikaragarria zena [...] normala iruditu zitzaidan ordu arte. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 208. orr.
Gezi zorrotz ikaragarri horiek. Elizen arteko biblia Sal 45,6
Etxea su ikaragarri, bikain bat zen ordurako, munstrozko su bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.
Zure iraganean gauza ikaragarriak baitaude. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 154. orr.
Nekaldi ikaragarriko orduan sentitu zenuen oinazea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1089. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Talentu ikaragarriko zuzendari bikaina. Berria - Kultura 2006-03-28
Haren itxura sinpletasun ikaragarrikoa zen: jilbaba bat gorputz mehe beltz batean esekia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.
«Arrasateko artxiboan «gai ugaritako dokumentuak» zeuden, «herriaren historia ezagutzeko garrantzi ikaragarrikoak, [...]». Berria - Kultura 2004-09-02
Banekien gauza ikaragarriren bat erantsiko zuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.
· Ikaragarria iruditu zitzaidan hura guztia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.
· adlag Lipar batean arnaska gelditu ziren, mutu eta ikaragarri, okelen gainetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.
Hau altxatu zen, ikaragarri, xala erortzen utzita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.
Agendan honako hau: “Haurdun nago. Ikaragarria da”.-Ikaragarria da, Liuba! Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.
– Ikaragarria da zuen bion arteko antza. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.
Ikaragarria da... baina zer egingo diogu? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.
Ikaragarria zara: nork iraun zutik zure aurrean, zure haserrealdian? Elizen arteko biblia Sal 76,8
Hitz egitea bera ikaragarria zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 54. orr.
Piztitzar hura [...] guztiz ikaragarria zen, burdinazko haginak eta brontzezko atzaparrak zituena. Elizen arteko biblia Dn 7,19
Horrexegatik zen ikaragarria egoera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.
Izan ere, asko da, ikaragarri da, itxuragabe da izen batek –aho-mihietako putz batek- lezakeena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.
Asko dezakegu denon artean, baina ez dena; ikaragarri gara denon artean, baina ez dena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.
Beldurgarri da Jainkoa aingeruen kontseiluan, handi eta ikaragarri inguruko guztientzat. Elizen arteko biblia Sal 89,8
Ez dakizu zeinen ikaragarria zaidan zure hutsunea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 221. orr.
· Eta, beldurturik, esan zuen: “Bai ikaragarria leku hau! Elizen arteko biblia Has 28,17
Doktor Kerrn hark ikaragarri zekiela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.
Autoreari ikaragarri atsegin zaio gauza guztietan zehatza izatea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 37. orr.
B-k ikaragarri maite zuen zinema. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 47. orr.
Eman musu pare bat, gizona, ikaragarri maite haut eta! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.
Bai zera, ikaragarri aspertzen da... Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.
Haren musika ikaragarri gustatzen zait. Berria - Kultura 2004-03-04
Kezkatzeko arrazoi gutxi izango zen, gero arma-trafikoa ikaragarri hazi ez balitz Pertsiar golkoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.
S@reak jakite huts zertangabea ikaragarri erraztu du eta azkartu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.
Jende dixtiranta ikaragarri ugaldu zaigu Zientzian, Literaturan (puf!) eta bestetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.
Emakumea ikaragarri gorroto zuen arren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.
Dioxido karbono mailak ikaragarri egin du gora azken urteotan. herria¬
Iluntasunean ikaragarri gora egiten baitzuten sei solairu trinkoek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.
Prostituzioak gora egin du ikaragarri Espainia osoan. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Lisa ikaragarri iraindua sentitzen zen horregatik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.
Eskua emakume haien gonen azpitik sartzeko keinua egiten genuen, eta ikaragarri gozatzekoa ere bai. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.
Pixkanaka argitzen doan gorputz ilun horrek erasan egiten dit, ikaragarri erasan ere. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.
Gazta gustatzen zaio ikaragarri. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 131. orr.
Ikaragarri jatunak dira, alfertasunetik datorkie neurririk gabe jateko ohitura. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.
–Ez, ni ere ez naiz ikaragarri zalea –erantzun zuen emazteak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 142. orr.
Urduria izan naiz beti, ikaragarri urduria. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 87. orr.
Ikus i genuen lehen gauza hilerria izan zen, ikaragarri handia.Urdin argia zen, ikaragarri ñimiñoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 214. orr.
Haren botak ikaragarri handiak ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.
Partida ikaragarri luze eta gogorra izan zen. Berria - Kirola 2006-03-01
Azpiegiturak oso txarrak dira eta kaleak ikaragarri estuak. Berria - Mundua 2004-08-27
Haren hitzak ikaragarri argiak bihurtu ziren orduan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.
Nahiz eta herri osoak putzu hura ikaragarri arriskutsua zela pentsatu. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
Florent defendatzea, egia esateko, ikaragarri zaila bihurtzen ari zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.
Heroi haiek guztiek izter ikaragarri mardulak eta bibote izugarri handiak zituzten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.
Gertaera hasieran itxaropentsu eta geroago ikaragarri haiek. Berria - Kultura 2006-01-03
· Gari sail ikaragarri handi bat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.
Emazteak bazekien […] noiz esan esaldi ikaragarri zakar bat hantxe lur jota uzteko. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 75. orr.
Erreflexu ikaragarri bizkor batez, mikroa hartu zuen gizonak, zorua ukitu baino askoz lehenago. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.
«Jarrera ikaragarri hotza» erakusten ari dira. Berria - Ekonomia 2006-03-02
Gertatu berri zen gauza ikaragarri garrantzitsuaz zeharo oharkabe. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.
Horrexek ematen dio gorpuari buiatu itxura hain ikaragarri hori. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.
Orduan soilik zirudien denak amaituta, kito, aldagaitz, behin betiko, hain ikaragarri bizkor, eta hain izugarri lauso. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 259. orr.
Ixtaber hura zapatagile zahar ikaragarri aberatsa zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.
Han zen prokuradorea bere bekain iletsu ikaragarri beltzekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.
· (cf oso) Ikaragarri zama astunak garraiatzen dituzte. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 176. orr.
Kapistun zuen kide, Amerikanoa, ikaragarri gizon azkarra. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.
Ikaragarri giro ona dago hemen. Berria - Euskal Herria 2006-04-16
Erizain tituluduna zen Wilmarth andereñoa, miragarriro trebea, […] ikaragarri gustu onekoa loreak pitxerretan eta lorontzietan atontze-lanetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.
Ni ikaragarri otxanduta, gixaixotuta azaldu nintzen psikiatraren aurrera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.
Ikaragarri berandu zetozen; izugarri berandu zetozen, esan zien Mintak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.
Ikaragarri motel jarri ziren matematikariak abian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.
Gero gauzak ikaragarri argi ikusten hasi zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.
Ikaragarri ondo ari da jokatzen. Berria - Kirola 2004-01-16
Ikaragarri txarto sentitzen zara, ezta ba? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 184. orr.
–Duela gutxi ikusi nuen; ikaragarri gaizki zahartu da. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.
Ikaragarri lanpetuta daudela ematen du. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 262. orr.
Urrats bat hurbilago ekarri duela arima bere bidaiaren helmuga ikaragarri urrutirantz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.
Ikaragarriko beldurra ematen zidaten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 136. orr.
Orduan ikaragarriko beroa senditzen nuen, eta beroaren ondotik, izigarriko goxotasuna. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 10. orr.
Orotarat, sei ehun bat hil segurik, desagertua frango eta ikaragarriko makurrak. Herria 2001-01-18
Laugarren entsegu bat izan zitekeen ere ez balu Dominici-k egin ikaragarriko astokeria. Herria 2004-02-26
Behin ere ezagutua ez nuen plazerra, ikaragarriko plazerra den bezala erraiteko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.
Mendiak dituzu bakarrik atzemanen eta ikaragarriko arrokak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 79. orr.
Bat-batean, ikaragarriko aro hitsa mugaren bazter hortan guzian, euri eta ortz. Herria 2002-09-05
Baina beste egia batzuk ere badira, ikaragarriko hilketak eragiten dituztenak kanpalekuan, edo kanpoko komandoetan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.
Hegoaldean zen Munich-ek ikaragarriko bonbardaketa jasan behar izan zuen, hiru oren iraun zuena. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.
Ikaragarrizko matrailekoa eman zion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.
Ikaragarrizko beroa egiten zuen kalean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.
Ikaragarrizko desengainua hartu zuen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.
Pilulak ikaragarrizko eragina izan du haurren kopurua kontrolatu ahal izateko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 278. orr.
Neure gaitza, bada, ikaragarrizko lastertasunaz ari zitzaidan areagotzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.
Esan beharra dago ikaragarrizko zalaparta eragin nuela.Igandean ikaragarrizko bonbardaketa izan zen Amsterdameko iparraldean. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 21. orr.
Garraioaren kostuak ikaragarrizkoak ziren garai batean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.
Guztiz adierazgarria da hirietako biztanleriaren hazkunde-erritmoa, hazkunde demografiko oraindik ikaragarrizko baten eta modernizazio besterendu batek dakartzan biztanleen lekualdatze masiboen emaitza dena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.
Mendi osoaren ingurua ikaragarrizko harrizko murruz inguratu zuen eta murru horren gibelean munduko baratzerik ederrena sortu. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 76. orr.
ahots ikaragarri (3); baina ikaragarri (10); bat ikaragarri (6); beltz ikaragarri (3); bero ikaragarri (3); da ikaragarri (5); doinu ikaragarri (3); egoera ikaragarri (3); egun ikaragarri (3); ekaitz ikaragarri (3); ere ikaragarri (7); esaldi ikaragarri (3); esatea ikaragarri (3); esatea ikaragarri gustatzen (3); eta horrek ikaragarri (3); eta ikaragarri (47); garrasi ikaragarri (3); garrasi ikaragarri bat (3); gau ikaragarri (5); gauza ikaragarri (8); gertaera ikaragarri (3); gizon ikaragarri (3); handi ikaragarri (3); hanley ikaragarri (5); honek ikaragarri (3); hori ikaragarri (6); horrek ikaragarri (8); hots ikaragarri (3); hutsune ikaragarri (3); hutsune ikaragarri bat (3)
ikaragarri aldatu (3); ikaragarri arriskutsua (3); ikaragarri aspertzen (3); ikaragarri bat (91); ikaragarri bat bota (3); ikaragarri bat egin (3); ikaragarri bat eman (3); ikaragarri bat gertatu (3); ikaragarri batean (15); ikaragarri batean bizi (3); ikaragarri batek (30); ikaragarri batekin (6); ikaragarri baten (27); ikaragarri batetik (3); ikaragarri batez (11); ikaragarri batzuek (3); ikaragarri batzuen (3); ikaragarri bizkor (4); ikaragarri eder (3); ikaragarri ederra (8); ikaragarri egin (3); ikaragarri estimatzen (4); ikaragarri eta (15); ikaragarri gaizki (6); ikaragarri gozatu (3); ikaragarri gozatzen (5); ikaragarri gustatu (9); ikaragarri gustatuko (8); ikaragarri gustatuko litzaidake (3); ikaragarri gustatzen (28); ikaragarri gustatzen zait (13); ikaragarri haiek (5); ikaragarri haietan (3); ikaragarri handi (17); ikaragarri handi bat (7); ikaragarri handi eta (3); ikaragarri handia (26); ikaragarri handia da (3); ikaragarri handia eta (5); ikaragarri handia zen (4); ikaragarri handiak (9
ikaragarri handitu (6); ikaragarri haren (18); ikaragarri hari (4); ikaragarri hark (3); ikaragarri hartako (4); ikaragarri hartan (10); ikaragarri hau (6); ikaragarri hazi (3); ikaragarri honen (5); ikaragarri hori (24); ikaragarri horiek (5); ikaragarri horietako (4); ikaragarri horietako bat (4); ikaragarri horrek (7); ikaragarri horren (7); ikaragarri horretan (4); ikaragarri hura (26); ikaragarri indartsua (4); ikaragarri indartsua da (3); ikaragarri kostatu (3); ikaragarri kostatzen (5); ikaragarri kostatzen zait (3); ikaragarri luze (5); ikaragarri luzea (3); ikaragarri maite (21); ikaragarri maite zuen (4); ikaragarri ona (10); ikaragarri onak (4); ikaragarri ondo (7); ikaragarri pozten (4); ikaragarri poztu (4); ikaragarri sufritu (7); ikaragarri sufritzen (5); ikaragarri txarra (6); ikaragarri txarra da (3); ikaragarri zabaldu (5); ikaragarri zaila (10); ikaragarri zaila da (6); ikaragarri zorroztu (3)
indar ikaragarri (3); isiltasun ikaragarri (3); itzala ikaragarri (3); jendetza ikaragarri (4); kopuru ikaragarri (4); lan ikaragarri (5); oihu ikaragarri (4); partida ikaragarri (4); tresna ikaragarri (3); une ikaragarri (3); zen ikaragarri (3); zerbait ikaragarri (5)
aberastasun ikaragarria (3); ahalmen ikaragarria (4); alde ikaragarria (9); alde ikaragarria zegoen (3); antz ikaragarria (10); arrakasta ikaragarria (9); baina ikaragarria (6); bat ikaragarria (6); beldur ikaragarria (18); beldur ikaragarria ematen (4); beldur ikaragarria sartu (3); bero ikaragarria (5); bero ikaragarria egiten (3); borroka ikaragarria (7); burrunba ikaragarria (6); da ikaragarria (13); den giroa ikaragarria (3); dirutza ikaragarria (4); egoera ikaragarria (4); ere ikaragarria (5); esfortzu ikaragarria (4); eta ikaragarria (37); eta ikaragarria da (8); eta ikaragarria zen (3); eztanda ikaragarria (4); falta ikaragarria (8); falta ikaragarria dago (3); gaitasun ikaragarria (5); galera ikaragarria (3); garrantzi ikaragarria (3); gau ikaragarria (3); gauza ikaragarria (6); giroa ikaragarria (3); gogo ikaragarria (3); gose ikaragarria (3); hain da ikaragarria (6); hain ikaragarria (9); handi eta ikaragarria (5); hau ikaragarria (12); hau ikaragarria da (10); hazkunde ikaragarria (3); hori ikaragarria (7); hori ikaragarria da (5); hots ikaragarria (3); hotz ikaragarria (4); huts ikaragarria (3); hutsa ikaragarria (3)
ikaragarria baino (3); ikaragarria baita (8); ikaragarria benetan (4); ikaragarria bildu (3); ikaragarria da (169); ikaragarria da eta (6); ikaragarria da gizona (3); ikaragarria da hori (6); ikaragarria dago (13); ikaragarria dauka (7); ikaragarria daukat (3); ikaragarria dela (13); ikaragarria den (3); ikaragarria du (13); ikaragarria duela (6); ikaragarria duen (5); ikaragarria duk (4); ikaragarria dun (3); ikaragarria dut (3); ikaragarria dute (5); ikaragarria duzu (3); ikaragarria egin (41); ikaragarria egin du (6); ikaragarria egin zion (5); ikaragarria egin zuen (9); ikaragarria egingo (5); ikaragarria egiten (24); ikaragarria egiten ari (5); ikaragarria egiten du (4); ikaragarria egiten zuen (4); ikaragarria eman (7); ikaragarria ematen (14); ikaragarria ematen dit (3); ikaragarria ematen zidan (3); ikaragarria entzun (3); ikaragarria erakusten (3); ikaragarria erakutsi (3); ikaragarria ere (6); ikaragarria eta (17); ikaragarria ez (3); ikaragarria gertatu (8); ikaragarria gertatuko (5); ikaragarria hartu (6); ikaragarria iruditu (3); ikaragarria iruditzen (12); ikaragarria iruditzen zait (5); ikaragarria iruditzen zitzaion (3); ikaragarria izan (114); ikaragarria izan da (22); ikaragarria izan omen (4); ikaragarria izan zen (55); ikaragarria izan zuen (5); ikaragarria izango (20); ikaragarria izango da (12); ikaragarria izango litzateke (3); ikaragarria izaten (9); ikaragarria jasan (3); ikaragarria jaso (3); ikaragarria leku (3); ikaragarria litzateke (9); ikaragarria sartu (3); ikaragarria sentitu (3); ikaragarria sentitzen (5); ikaragarria sentitzen nuen (3); ikaragarria sortu (11); ikaragarria sortu zen (3); ikaragarria sumatu (3); ikaragarria ukan (3); ikaragarria zegoen (8); ikaragarria zela (5); ikaragarria zen (54); ikaragarria zeukan (3); ikaragarria zuen (14)
ilusio ikaragarria (4); indar ikaragarria (6); isiltasun ikaragarria (3); itxura ikaragarria (6); itxura ikaragarria zuen (3); jauzi ikaragarria (3); jendetza ikaragarria (5); kalte ikaragarria (3); kopuru ikaragarria (6); kopurua ikaragarria (3); lan ikaragarria (23); lan ikaragarria egin (7); lan ikaragarria egiten (3); lana ikaragarria (3); larritasun ikaragarria (3); lasaitasun ikaragarria (3); maila ikaragarria (5); meritu ikaragarria (4); mespretxu ikaragarria (3); min ikaragarria (9); min ikaragarria egiten (3); nagusitasuna ikaragarria (3); nagusitasuna ikaragarria izan (3); oihu ikaragarria (3); oinaze ikaragarria (4); partida ikaragarria (5); partida ikaragarria izan (3); pisu ikaragarria (4); sarraski ikaragarria (4); talde ikaragarria (3); tresna ikaragarria (3); usain ikaragarria (3); zalaparta ikaragarria (3); zarata ikaragarria (5); zerbait ikaragarria (12); zerbait ikaragarria gertatuko (3); zigor ikaragarria (4)
abiada ikaragarrian (3); aldaketa ikaragarriak (3); are ikaragarriagoa (4); arma ikaragarriak (3); baino ikaragarriagoa (3); dirutza ikaragarriak (3); dohain ikaragarriak (4); egintza ikaragarriak (17); egintza ikaragarriak hauek (16); eta ikaragarriagoa (3); eta ikaragarriak (9); gauza ikaragarriak (12); hiru egintza ikaragarriak (16); ikaragarriagoa zen (4); ikaragarriak daude (3); ikaragarriak dira (13); ikaragarriak ditu (3); ikaragarriak egin (6); ikaragarriak egiten (6); ikaragarriak eragin (3); ikaragarriak eragiten (4); ikaragarriak ere (7); ikaragarriak esaten (4); ikaragarriak eta (4); ikaragarriak ez (4); ikaragarriak hauek (16); ikaragarriak hauek izan (16); ikaragarriak ikusi (3); ikaragarriak izan (8); ikaragarriak izan ziren (3); ikaragarriak izango (3); ikaragarriak jasan (3); ikaragarriak ziren (10); ikaragarrien artean (4); ikaragarrien ondoren (3); kalte ikaragarriak (4); modu ikaragarrian (4); ondorio ikaragarriak (6)
baina ikaragarrizko (4); ere ikaragarrizko (3); eta ikaragarriko (6); eta ikaragarrizko (14); hori ikaragarrizko (3); ikaragarriko arrakasta (7); ikaragarriko arrakasta ukan (3); ikaragarriko euritea (3); ikaragarriko lan (4); ikaragarriko makurrak (5); ikaragarriko mugimendua (4); ikaragarriko mundua (3); ikaragarriren bat (13); ikaragarrizko beldurra (6); ikaragarrizko eragina (5); ikaragarrizko eragina izan (5); ikaragarrizko garrantzia (4); ikaragarrizko garrasiak (3); ikaragarrizko hotza (4); ikaragarrizko indarra (3); ikaragarrizko kiratsa (3); ikaragarrizko lezioa (3); ikaragarrizko zalaparta (3)