Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Malkoak ikusi zituen lehengo aurpegi ikaragaitz hartan, haserrea baino jasangaitzagoak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 115. orr.
Kaleko gainerako etxeek, berriz, beren barruko bizimodu txukunen jakitun, aurrez aurre begiratzen zioten elkarri aurpegi arre ikaragaitzez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.
Baina Maryk ikaragaitz entzun zituen berriak, kurrinka ekin zion purrustaka, txintik ere esan barik, eta ate kulunkariari dinbi-danba eraginez irten zen arrapaladan sukalderantz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.
Aurpegia ikaragaitz mantentzeko ahal zuen guztia egin zuen Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.
Itzalasterrek aurre egiten zion beldurrari, ikaragaitz, Rath Dinenen zizelkatutako irudi bat bezain sendo, bakarra munduko zaldi libreen artean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 122. orr.
Ikaragaitz, Hermionek makila bere poltsara sartu eta borragoma gorri bizi baten antzeko zerbait atera zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 197. orr.