Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaits bedi nire irakaspena euria bezala, isur bitez nire esanak ihintza bezala. Elizen arteko biblia Dt 32,2
Horregatik ukatzen dizue zeruak ihintza eta lurrak fruitua. Elizen arteko biblia Ag 1,10
Izan ere, bakea ereingo dut, mahastiak emango du bere fruitua, lurrak bere ekarria eta zeruak bere ihintza. Elizen arteko biblia Za 8,12
Ez al du ihintzak sargoria arintzen? Elizen arteko biblia Si 18,16
Hau dena bizkor erremediatzen du behe-lainoak, sargoriaren ondorengo ihintzak bizitasuna ekartzen. Elizen arteko biblia Si 43,22
Maiatzeko ihintzak urrea balio du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.
Urteko gau oskarbi ugari horietan botatako ihintzarekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.
Datozen urteotan ez du ez ihintzik ez euririk egingo, nik aginduta ez bada. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 71. orr.
Gauez, kanpalekuan ihintza egitean, gainean agertzen zen mana. Elizen arteko biblia Zen 11,9
Irri egiten zuen eguzkiak, soroko ihintzetan dirdirka. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.
Larre huts, ihintzez blaituetan barrena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.
Atariko portxera atera eta begiratu bat ematen diogu soropil heze ihintzez estaliari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.
Eta haiek euri baldin badute, izango dugu guk ihintz. Berria - Kirola 2004-01-28
Lilia bezain zuri zirudien, eta ihintza bezain hotza eta gogorra, harrian landuta balego bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.
Mundu osoa zure aurrean balantza alde batera okertzen duen izpitxoa da, lurrean pausatzen den goizeko ihintz-tanta. Elizen arteko biblia Jkd 11,22
Biharamun goizean, ihintz-geruza azaldu zen kanpaleku inguruan. Elizen arteko biblia Ir 16,13
Lasai egongo naiz, neure lekutik begira, geldi-geldi, eguerdiko sargoria bezala, uzta-aroko sargoritan ihintz-lainoa bezala. Elizen arteko biblia Is 18,4
· Beztiduradun hilak orro-garrasika zebiltzan hango karriketan, izar su-jario, odol-ihintz, eguzkiko asturu gaitzen pean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 233. orr.
Zuen maitasuna goiz-lainoa bezala doa, berehala kentzen duen goiz-ihintza bezala. Elizen arteko biblia Os 6,4
Gaztaroko goiz-ihintz freskotan ohi dira helde kutsakorrak errazen gertatzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.
Bera izango duzu adore-emaile, bera egunsenti eta gaztetasun-ihintz. Elizen arteko biblia Sal 110,3
Basotxoa inguratzen zuen ezpondan, astakarduak eta ihintz-loreak loraldi bete-betean zeuden. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.
Ihintz-lore: Tsuyukusa (Commelina communis). Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 124. orr.
Honelakoetan, ihintz-puntua non dagoen kontuan hartu behar bada ere, ez da kondentsaziorik gertatzen, ez da kapatxo xuririk ikusten, ez zaio izotzari antzematen, baina, putzuak, lur zorua eta beste, seko izozten dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.
Izar ihintz eztiak busti belardian. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 124. orr.
Arrosa udatiarren moldean gorritu zakilak eta izar ihintz odoltsuz busti aluak. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 158. orr.
eta ihintz (3); eta ihintza (13); eta ihintzak (3); goizeko ihintzetan (3); ihintza bezala (13); ihintza eta (4); ortziko ihintzak (3)