Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jauna ihesleku da zapalduarentzat, ihesleku larrialdian. Elizen arteko biblia Sal 9,10
Bedeinkatua Jauna, nire Jainkoa (Sal 143,1), / babesle eta ihesleku gertatu baitzait / larrialdian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 87. orr.
Zu izan zaitut gotorleku, larrialdian ihesleku. Elizen arteko biblia Sal 59,17
Ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua, nire ihesleku eta salbatzailea. Elizen arteko biblia 2 Sm 22,3
Nahi gabe norbait hiltzen duenak han aurkituko du iheslekua. Elizen arteko biblia Zen 35,11
Lebitarrei emango dizkiete sei babes-hiriak, hau da, hiltzailearen ihesleku izateko ezarriko dituztenak. Elizen arteko biblia Zen 35,6
Elkarteak libratu egingo du hiltzailea mendekariaren eskuetatik, eta ihesleku izan duen babes-hirira itzularaziko berriro; hantxe biziko da, olio sakratuz gantzuturiko apaiz nagusia hil arte. Elizen arteko biblia Zen 35,25
Simone Weil andere jakintsuak, II. Mundu Gerla denboran, ihesleku hartua zuen Ingalaterratik, hauxe idatzi zuen Estatuaz [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 47. orr.
Iheslekurik ez dagoen norabait ihes egin nahi izateko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.
Batetik, lurpeko gordabiak eta sator-bideak ere ba omen ziren eginak ihesleku edo eskapabide, bestetik, izan ditake ere beren jukutriak eta laguntzak izan dituzten handik lekutzeko. Herria 2003-04-17
aurkituko du iheslekua (3); du iheslekua (3); eta ihesleku (4); ihesleku gertatu (3)