Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iheska abiatu zen izu-izu egina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.
Bi hitzetan, iheska atera behar izan nuen handik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.
Ez duzu horrela txoro-txoro iheska hasi beharrik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 69. orr.
Hainbat egunetan, iheska ibili nintzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.
Egun hartatik bertatik osaba Kamil iheska ibiltzen zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.
Bata besteari iheska zebiltzan, eta zazpi eginahalak egiten zituzten ez elkarrekin topo egiteko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.
Areago, bi emakumeen begiradak elkarri iheska ari zirela erran zitekeen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.
Ukigarri ez zen guztiari iheska, ur edan berriak gorputz barnera ekarri zidan freskurara ezarri nuen gogoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.
Ni atetik iheska ateratzen nintzen bitartean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.
Ez zaitezela horregatik ibil niregandik iheska, ez nazazula zeure aurretik bota. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.
Betiko galderari askotan erantzun diot erdi-iheska: "nahi al zenuke zure seme-alabak bertsolari izatea?". Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.
eta iheska (6); iheska abiatu (3); iheska eta (3); iheska etorri (3); iheska hasi (6); iheska ibili (4); iheska ibiltzea (3); iheska ibiltzen (4); iheska joan (11); iheska joanak (3)