Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neorrealistak, idazleak zein zinegileak, kultura elitista baten guztizko etsaiak dira, ihesteko baizik balio ez duen arte baten etsai amorratu. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.
Begiak mugimendu ikusezin etengabean hasi zitzaizkion, zuloetatik ihesteko zorian. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.
Ivan Colonna, duela lau urte ta erdi hurbil, Claude Erignac prefeta hil zutenaz geroztik ihesi zena. Herria 2003-07-10
Ez zekien non paratu begirada, arakatzen zuten begi haietatik ihesi nahian. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 14. orr.
Dylanek ez zuen garbi ikusi; tarteka biragune sakonen batetik ihesitako argi errainuak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.
Bertus ezkutuan baitabil, lan behartuetatik ihesia da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 316. orr.
Zuen ahalegin oro alferrikakoa izango da eta begiespenera ihestera behartuak izango zarete, Geometriak ere beti egiten duen legez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 51. orr.
Ihesten saiatzea, ezta bururatu ere. Berria - Harian 2005-07-07
· du ad Guztiz erabakitzeke uzten du gure adigaiei ihesten dien bere oinarriak zein antolaera duen Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.