Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ihesi1 1 adlag ihes eginez. ik ihes 4.

Beldurtu zen Elias eta ihesi joan, bere bizia salbatzeko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,3

Mikel Strogoffek zaldi gainera igo eta lauoinka ihesi joatea beste aukerarik ez du.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 235. orr.

Zaldi gainean doa ihesi beti gaizkilea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 122. orr.

Etxeek ihesi ikusten ninduten, beren begi goibelekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

Malkoak begietan ihesi joan zirenen arrasto tristea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Ahalegina egingo dut gaiari lotu eta [...] buruan igeri, edo "ihesi", dabilzkidan ideiak harrapatzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Ez daukazue beste aukerarik: borroka egin edo ihesi abiatu, ea norbaitek heriotza saihesten duen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.

Frantses polizia etengabe orpoz orpo daukalarik, beti ihesi bizi duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

Orduan, jauzi batez zutitu eta ihesi joan zen ero-eroan, kapelarik gabe, eskuak odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Ibai uretan ihesi doazen norberaren irudi puskak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 143. orr.

Gu ihesi abiatu ginen, erabat izuturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.

Erabat izuturik eta ikaraturik, sakanean barrena barreiatu ziren denak ihesi, elkarri itxaron gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 158. orr.

Gero, bi mozorrotuak aldapa behera abiatu ziren ihesi, abaila batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Eta haragiaren berezko kosmetika ez ezik, izpirituaren puxka bat ere ihesi doakigu egunero bainugelako ur-zuloetan behera, apar arrotz desohoragarri batekin nahasirik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 287. orr.

Haren begiei ihesi, begirada batez gela inguratu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.

Egun osoa etxean ematen dugu, kanpoko sapa beroari ihesi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.

Atzera egin zuen berriz, bolbora usain erreari ihesi.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 74. orr.

Oroimen eta gogoetei ihesi iragan dituzu orenak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 141. orr.

-Gábor askoz lasaiagoa da -esan zuen nire galderari ihesi-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

Bide horretatik, beren haurtzaroko eliza hertsiari eta kultura zaharrari ihesi, belaunaldi berriak aurkitu zituen Iparralderantz Albert Camus, Jean-Paul Sartre, Simone de Beauvoir eta Pariseko iraultza prestatzen ari ziren profetak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.

Nazismoari ihesi Frantziara etorri zen 26 urteetan 1933an.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.

2 (nora)

Hadad, ordea, mutiko gazte zelarik, ihesi joan zen Egiptora, bere aitaren zerbitzari ziren edomdar batzuekin.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,17

Horrexegatik joaten naiz ganbarara ihesi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 233. orr.

Beste biak ihesi abiatu ziren eta ontzietara iritsi.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 64. orr.

Kearen beldurrez, sura ihesi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Ahaztu al zaik hire aita hona ihesi etorri zela [...]?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 121. orr.

Nekazariak Jeniseiz bestaldera joanak ziren ihesi, ibaiaren zabalerak beharbada tatariarrak geldiaraziko zituelakoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.

Eta lasterka hasi zen, bere bizilekurantz ihesi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.

Igelak, argia piztu orduko, armairu azpitik irten eta ihesi ateratzen ziren hara eta hona saltoka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Kafetegirantz egin bide zuten ihesi.Txoriak ihesi joan ziren, inon ez den tokira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Euskal Herritik New Yorkera ihesi etorritako emakume baten istorioa kontatu dizu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.

3 (nondik)

Koadrila ihesi irten zen tabernatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Hara joan ziren Feofar Khanen saldoek inbaditutako probintzietatik ihesi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Jendetza ikaraturik haren gainetik pasatu zen izu-laborrian tiroetatik ihesi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Burua biratzen zuten orain, besteen begiradatik ihesi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 398. orr.

Errusiatik 1917. urtean iraultzatik ihesi alde egin ondoren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 252. orr.

Gure aitona Espainiako justiziatik ihesi zebilen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 207. orr.

Iskanbila horietatik ihesi, Erroman ezkutatu zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.

Eskuak gainean ipintzen zituen behin eta berriz, zuloa estali nahirik, bere izana handik ihesi zihoakiola iruditzen baitzitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Itsasotik eta Poseidonen mehatxuetatik ihesi nator.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 26. orr.

Hura ez zihoan forma hutsen atzetik, hura ez zihoan bere burutik ihesi; alderantziz: bere buruarekin aurrez aurre jartzen zen etengabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 218. orr.

4 (norengandik)

Otso batengandik ihesi, tigre baten atzaparretan erori naiz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 39. orr.

Atxilotuak izateko beldurrez, poliziarengandik ihesi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 89. orr.

Testuak ere arrainak dira, elkarren bila edo elkarrengandik ihesi dabiltzanak. handik egun batzuetara hoteletik hanka egin zuen ilehori hark, bahitzailearengandik ihesi, satiro hutsa baitzen, nonbait.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

-Hebertarra naiz -erantzun zien-, eta ihesi nator neureengandik, laster eroriko baitira haiek zuen eskuetan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean)

Fusil tiroen ihesi ibiliko da merkatari lasai hau.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.

Zeren ihesi?", otutzen zaio Gabini.  Berria - Kultura   2004-05-16

1933an Suitzara emigratu behar izan du, gero Frantziara eta 1942an USAra nazien ihesi.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.

Gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

Auzo-probintziako gobernadoreak zioen gaizkile bat justiziaren ihesi zebilela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

Zama handiegia baitzeraman haien ihesi joateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 196. orr.

Horregatik doa ihesi, emazte biluziaren ihesi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.

Badira han, euskaldunez gainera, juduak, nederlandarrak, poloniarrak, txekiarrak, denak ere Europan gero eta ugariagoak eta ozenagoak diren gerra-hotsen ihesi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 170. orr.

• 6 iz ihesa.

Hiritarren ihesia amaitzera zihoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.

7 ihesian ihes eginez. ik ihes 9.

Ihesian omen ditinagu jada alemaniarrak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 102. orr.

Ez noa Ritak orduan aipatutako oro hemen jartzera, asko baitira ihesian ibilitakoaren oroitzapenak eta asko zoritxarrak jotakoaren kontuak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 61. orr.

Ihesian harrapaturiko San Kristobalgo milizianoei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 262. orr.

Gauza bakarra nahi dut zugandik, sinets diezadazula nire oinazeak, zugana ihesian, aitortuko dizun guztia.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

8 ihesi egin ihes egin.

Heriotzari ihesi egin izanaren ospakizunetan, ahantziak ginen Ximurraz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Zweigek berak naziengandik ihesi egin behar izan zuen bezala.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 169. orr.

Izan ere beste bide bat hartu eta aurreraka ihesi eginez gero, etorkizunean are neurri tamalgarriagoak hartu beharko baitira noizbait.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 299. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus