Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ihesbide (orobat ihespide g.er.) 1 iz ihes egiteko bidea. ik itzurbide.

Galindezek Landetara egin du, hantxe bada ihesbidea: Bordeleko portua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 112. orr.

Ihesbidea itsasontzia zelarik, itsasontziko kapitaina aldez aurretik egin beharko zuten planaren jakitun.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 286. orr.

-Oraindik auzoan egon behar dute, ihesbiderik ez dutenez!  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 176. orr.

Inguru hutsera luzatu nituen begiak, ihesbideren baten eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Ihesbidea ixten didate, ni galtzen saiatzen dira, inoren laguntza-beharrik ez dutelarik.  Elizen arteko biblia   Jb 30,13

Zertarako, eta beste aldera pasatu eta, faxisten artean bere burua lasai ikusita, gure kontra asto beltzarenak esango zituen obispo bati ihesbidea errazteko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 90. orr.

2 hed

Jack Londonen ipuineko protagonistak heriotzan aurkitu zuen duintasunik gabeko bizitzaren ihesbidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 166. orr.

Aisialdia, garapenerako bide baino gehiago, ihesbide gisa ulertzen da.  Berria - Harian   2005-09-29

Haatik, gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da, hain zuzen, existentzia berezi bat eraikitzeko seta, betiereko itxitura biribiletik ihesi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Neure erruek inguratua naukate, ihesbiderik gabe.  Elizen arteko biblia   Sal 40,13

Galduta gaudek hondamendiaren eta suntsipenaren erdian, ihesbiderik gabe.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

Ihesbiderik gabeko tranpa.  Berria - Harian   2005-09-09

Eta ihesbideak ez du inoiz inora eraman.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

Egun, urteetan jasandako egoera itogarriaren aurrean ihesbide izan zuten irudimena aldarrikatzen dute bi sortzaileek.  Berria - Kultura   2004-10-16

Irakurtzea nuen ihesbidea eta aisia, kontsolamendua eta pizgarrietan kutunena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Basoko lan akigarria ihesbide izan nuen hasieran, baina azken garaietan nekeak ere ezin zituen nire buru barneko irudi beltzak uxatu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Baina bistan da zorpean sartu dela berriz ere, eta ez duela hona itzultzea beste ihesbiderik izan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 133. orr.

Ez diezadala berriz otoi eni erran Sasiondoko teologo berriak "Ebanjelioa duela nahi irakatsi eta ez euskal gramatika"! galda niezaioke berari, ea bere ebanjelioa irakasteko nahitaez darabilen gramatika, norena ote den: aingeruena aments, ala gaskoinena? ezen ez dugu ihespiderik: aitortzen ez den fedea galtzen da.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.

Horiek guziak ihesbide, bainan ere galbide!  Herria   2004-04-22

3 (kearena eta kidekoena)

Goiko leihoa ireki dute, tabakoaren keari ihesbidea emateko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 188. orr.

Lisak angeluetako dorretxo baten barnealdea ikusi zuen, irteera hodi zabal moduko bat, abeltegiko aire nazkagarriaren ihesbidea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus