Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik laster, istilez ihaurri ziren baratzeetan barna abiatu ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 99. orr.
Hiria zeharkatu zuen, ondoko plaza herexaz ihaurri zen katedral aitzinetik iraganez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.
Etzanez geroz, ez zitekeen higi, beste bien artean kokaturik, ezin haizatuzko bizkarkinek jana, lastairak horietaz ihaurri baitziren, eta sekula ez garbituak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.
Abuztuko asteazken horretan, bederen, eliza jendez ihaurri zegoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.
Zimitzak eta labezomorroak ihaurri zituzten haien zeldan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 80. orr.
Eltze bat bor-bor su gainean, saltsa gorriz ihaurri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.