Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ihardukiko dugu, kolpez kolpe erantzunen diegu, lepoa mozten baldin badigute ere. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 44. orr.
Irakurtua dut zerbait hemengo historiaz: Obanos hirian bildu zirela hamalaugarren mendean aitonensemeak, erregearen botereari ihardukitzeko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.
Indarkeriaz ezarririko estatu zentralista batuari, desberdinaren, ihesaren, askatasunaren aldarrikapenak dio ihardukitzen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.
Atea zabaltzen zen aldiro, hor nintzen ene bi zangoen gainean xut, borrokarako prest, edozoin desafio altxatzeko prest, lehenbiziko probokazioneari ihardukitzeko prest, erne. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 76. orr.
Ez dakit musikak musikaren etsipena hartzen ote dakien eta marmolak marmolarena; literaturak, ordea, bera jadanik mutu egongo den garai hura iragartzen daki, eta bere bertutearen kontra gogor jardukitzen eta bere desegintzarreaz maitemintzen eta bere azkenari gortea egiten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.
Nik banekien Hanna ere, ama, ez zegoela inola ere liluraturik neskaren gaztetxo-asmo ziztrin harekin; iharduki egiten zidan, dena den, nik hartaz zer arduraturik ez neukala erakustearren soilik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 219. orr.
Horrela ihardukitzen zuen, bere burua zuritu beharrean aurkitzen zen aldiro. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.
Komando kideak klandestinitatean ihardukitzera ohituak ziren eta diskretuki, arraileria bultetan zioten eran, edozer "dinamiza" zezaketen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 52. orr.
Hala eta guztiz ere, gu ez ei ginen gerran ihardukitzekoak, buruz burukoan behintzat. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 137. orr.
-Zergatik, baina, matxinada? -iharduki nion-, beharbada galdu egin dira haren gutunak, besterik gabe... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.
-Baina heure gizonak badauzkak hik -iharduki zion On Camillok. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 62. orr.
-Jakina, zuk uste duzu herrian bakarrak garela eta aise saltzen dugula, baina hemen ere aldatzen dira gauzak -jarduki du Joxepak-. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 60. orr.
Argitaletxeko gizonezko buruzagiengandik iharduki bortitza pairatzen du, zemaia eta aitakeria urduria. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 132. orr.
Aita-osaben arteko ihardukiak eta eztabaidak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 79. orr.
eta ihardukitzeko (3); iharduki zion (6); iharduki zuen (5)