Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain, arazoa hobeki argitzeko, kontrakoen argumentuei ihardetsiko diet. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 61. orr.
Deiari ihardetsiz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.
Neska gaztearen galde horiei ihardesteko partez, nihaur ere galdeka hasi nintzen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.
Ihardetsiko digute, bada, ez dela gauzen baitan ez perfekziorik ez inperfekziorik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 101. orr.
Aitak ihardetsi dio, horrelako ziurtagiri batek ez duela balio praktikorik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 21. orr.
Erantzungailu batek ihardetsi zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Nola ihardetsi, andrea, zure azken gutunari? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 204. orr.
Gertatu dena da ainitz Europari mendekatu direla gobernuari ostiko bat eman nahiz, ez baitezpada egina zitzaioten galdeari ihardetsiz. Herria 2005-06-02
Ondorioz, eguneko betekizunak derrigorrezkoak izanagatik, auhena jabaldu artean, nehor ez dut gehiago helatzen, telefonoari ez diot ihardesten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 70. orr.
-Nik ez dut ezer esan -ihardetsi zion Arantxak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 26. orr.
-Ezetz! -ihardetsi nion, are ozenago. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 57. orr.
Baita gustura ere -ihardetsi du Leirek, ahots logaletuaz-. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 72. orr.
-Anaia da hango gizon zuri bakarra -hark ihardetsi-, eta azken bi hilabeteotan ez dugu haren berririk batere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.
Obadiasek ihardetsi zuen: -Zein oker egin dizut, ni Akaben eskuetara emateko? hil nazan nahi al duzu? Elizen arteko biblia 1 Erg 18,9
Ahotik hortzera ihardetsi nion: […]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 221. orr.
Irriño batekin ihardetsi zautan: […]. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.
Irakasleak beste itaun batekin ihardetsi zion: nola kontrolatzen du General Motors? Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 19. orr.
"Baietz" ihardetsi neion, salbuespen honekin: aitaren lekürik ezin züala bete andere batek, haboroziz eta gizon batek amarena. Herria 2005-08-11
-Nik ere maite zaitut, Josepe, ihardetsi zidan, kasik ahapetik, ene bihotzean erregin jartzen ari zen Magalik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.
Biek ezpainetan irriarekin ihardetsi zien. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 106. orr.
Emazteak buru ukaldi hotz batez ihardetsi zion nire diosalari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.
Baietz, ontsa zela, ihardetsi zidan pollikiño. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.
Hordagoari nork ihardetsiko dio: kanta? Herria 2002-09-19
François Larralde erakusketa-buruaren gomitari ihardetsirik, bertze bederatzi artisten obrak. Herria 2001-08-09
Egia bide da Bové juje batek deitua zuela eta ez duela gomitari batere ihardetsi, legeaz axola mikorik ez balu bezala. Herria 2003-06-26
Kapitainak bat-batean ez higitzeko eta tiroei ez ihardesteko ordena eman zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.
Dena haro eta espantu, holakoetan gisa guziz ixilago behar delarik ibili, Ekialde-Hurbilerat jo zuen, arrunt bere baitarik naski, bahituen askatzea ihardetsiko zuela. Herria 2004-12-30
eta ihardets (3); ihardets diezadazun (3); zer ihardets (3)
aitak ihardetsi (7); aitak ihardetsi zion (5); auzapezak ihardetsi (11); auzapezak ihardetsi dio (5); auzapezak ihardetsi diote (3); baietz ihardetsi (19); baietz ihardetsi nion (3); baikorki ihardetsi (3); batek ihardetsi (3); batekin ihardetsi (9); batekin ihardetsi zion (3); batez ihardetsi (8); batez ihardetsi zion (5); berak ihardetsi (5); berean ihardetsi (3); berehala ihardetsi (8); bezala ihardetsi (3); davidek ihardetsi (5); davidek ihardetsi zion (4); dela ihardetsi (4); deus ihardetsi (3); deusik ihardetsi (7); dio ihardetsi (6); eginez ihardetsi (4); erregeak ihardetsi (5); erregeak ihardetsi zion (4); eta aitak ihardetsi (4); eta hark ihardetsi (4); eta ihardetsi (16); eta ihardetsi zion (7); eta nik ihardetsi (4); eta osabak ihardetsi (5); eta pedrok ihardetsi (3); ez dio ihardetsi (4); ez zion ihardetsi (3); ez zuen ihardetsi (5); ezer ihardetsi (6); ezetz ihardetsi (5); gabe ihardetsi (4); haiek ihardetsi (3); hala ihardetsi (4); hala ihardetsi zion (3); halaberean ihardetsi (4); halaxe ihardetsi (8); halaxe ihardetsi nion (3); hark ihardetsi (14); hark ihardetsi zidan (4); honek ihardetsi (5); honek ihardetsi zion (3); honela ihardetsi (10); honela ihardetsi zion (5); horrela ihardetsi (3); horri ihardetsi (4); hunek ihardetsi (4)
ihardetsi baitzidan (3); ihardetsi baitzion (5); ihardetsi behar (16); ihardetsi behar nion (3); ihardetsi beharrean (3); ihardetsi dako (3); ihardetsi die (5); ihardetsi dio (29); ihardetsi diot (6); ihardetsi diote (16); ihardetsi dit (6); ihardetsi du (27); ihardetsi dute (7); ihardetsi duten (4); ihardetsi dutenen (3); ihardetsi eta (4); ihardetsi gabe (7); ihardetsi nahi (14); ihardetsi nahi izan (6); ihardetsi nien (6); ihardetsi nion (90); ihardetsi nion haren (3); ihardetsi nizun (4); ihardetsi nuen (12); ihardetsi omen (4); ihardetsi zidaan (4); ihardetsi zidan (104); ihardetsi zidan aitak (3); ihardetsi zidan ezen (4); ihardetsi zien (29); ihardetsi zion (280); ihardetsi zion aita (6); ihardetsi zion aitak (7); ihardetsi zion aitari (3); ihardetsi zion amak (5); ihardetsi zion erregeari (3); ihardetsi zion ezen (7); ihardetsi zion mikelek (4); ihardetsi zion osabak (8); ihardetsi zion pedrok (3); ihardetsi zioten (12); ihardetsi zuen (71); ihardetsi zuen aragornek (3); ihardetsi zuten (5)
ezetz ihardetsia (3); ihardetsia izan (3); irri batekin ihardetsi (3); jesusek ihardetsi (6); jesusek ihardetsi zien (3); joanikotek ihardetsi (4); joanikotek ihardetsi zion (3); moisesek ihardetsi (4); moisesek ihardetsi zion (4); nagusiak ihardetsi (4); nik ihardetsi (4); nik ihardetsi nion (3); nion ihardetsi (4); nola ihardetsi (8); osaba joanikotek ihardetsi (4); osabak ihardetsi (6); osabak ihardetsi zidan (3); osabak ihardetsi zion (3); pedrok ihardetsi (3); sansomek ihardetsi (3); sansomek ihardetsi zion (3); zela ihardetsi (4); zer ihardetsi (6); zerbait ihardetsi (4); zion ihardetsi (3); zuen ihardetsi (6)
deiari ihardetsirik (4); deiari ihardetsiz (9); gomitari ihardetsirik (3); gomitari ihardetsiz (3); ihardetsiko diet (3); ihardetsiko dizut (3); ihardetsiko dute (4); nola ihardetsiko (3); zer ihardetsiko (4)
argudioari ihardesten (4); argudioari ihardesten diot (4); baietz ihardesten (3); batekin ihardesten (3); beharrei ihardestea (4); beharrei ihardesteko (7); berriei ihardesteko (4); bezala ihardesteko (3); eta ihardesten (3); eta nik ihardesten (4); ez ihardesteko (4); ez ihardesten (3); ezetz ihardesten (4); horri ihardesten (4); ihardesten ahal (5); ihardesten ahalko (3); ihardesten dio (19); ihardesten diola (4); ihardesten diot (11); ihardesten du (10); ihardesten dute (4); ihardesten nien (5); ihardesten nion (6); ihardesten zidan (7); ihardesten zidan ezen (3); ihardesten zien (3); ihardesten zion (22); ihardesten zuen (8); ihardestera behartzen (3); nik ihardesten (7); nik ihardesten nien (3); puntuari ihardesten (5); puntuari ihardesten diot (4)